
Psikologoa, familia eta bikote psikoterapeuta Edirenen
Psikologian lizentziatu nintzen 2012an Deustuko Unibertsitatean eta ondoren, Esku-hartze Psikosozialaren arloan espezializatu nintzen unibertsitate berean. Formakuntza horretan zehar, familia, haur, gazte eta ezgaitasunak dituzten hainbat elkarte eta erakundetan lan egin nuen, bai nazio mailan eta baita nazioartean ere.
Esperientzia horien ondoren, familia- eta bikote-terapian trebatzea erabaki nuen Euskadi eta Nafarroako Famili Terapia Eskolan.
Nire lan-ibilbidea adikzioen prebentzioan hasi zen, haur eta gazteekin eta haien familiekin. Era berean, psikologo gisa lan egiten jarraitu nuen osasun mentalaren arloan, adingabeekin eta haien familiekin.
Gaur egun, batez ere haurrekin eta haien familiekin jarraitzen dut lanean. Nahiz eta helduekin ere egiten ditudan eskuhartzeak. Era berean, etengabe trebatzen jarraitzen dut.
Gainera, kooperatibako bazkide langilea naiz 2019tik eta gaur egun, Osasun Mentaleko Arloa zuzentzen dut.