• Skip to primary navigation
  • Skip to main content
  • Skip to footer

Ediren

Cooperativa de Salud

  • Eskatu
    hitzordua
  • Ikastaroak
  • Español
  • Facebook
  • LinkedIn
  • Twitter
Bilatzea
  • Ezagutu gaitzazu
    • Ediren
    • Lantaldea
    • Norekin ari gara
    • Ekitaldiak
  • Osasun mentala
    • Psikologia Gasteizen
    • Psikiatria Gasteizen
    • Psikoterapia Bilbon
  • Gorputz osasuna
    • Fisioterapia-errehabilitazioa
    • Ariketa fisikoa eta osasuna
    • Jarreren berreziketa
  • Beste zerbitzuak
    • Hezkuntza zerbitzuak
    • Osasunari buruzko tailerrak
    • Profesionalentzako prestakuntza
  • Ikastaroak
  • Bloga
  • Harremanetarako
Hemen zaude: Hasiera / Artikuluak / Emozio nahastea

14 Apirila, 2020 ediren Utzi zure iruzkina

Emozio nahastea

Bostgarren astea, hilabete bat jada. Azkar esaten da, emozio pilo bat bizi izan ditugu egun hauetan. SINISTU EZINIK ibili ginen hasieran, pandemia hau guztia ekarritakoak fikzio- pelikula bat dirudi. IKARA etxe azpiko supermerkatuan komuneko papera erosten genuenean. BELDURRA birusak gu edo gertukoak kontagiatu gaituelakoan. ANTSIETATEA zeuk ogia erosi, nik jetsiko dudala zaborra. ZALANTZA zer gertatuko da? noiz arte? AMORRUA kalera ez irtetzeagatik, hartzen diren (eta ez diren hartzen) neurriengatik. HARROTASUNA itzela! zaintza sareak sortu ditugu elkarri laguntzeko.ESKERRAK EMATEA osasun, hezkuntza, garbiketako (…) profesionalei egiten ari diren lan ikaragarriagatik.DIBERTSIOA; Partyra jolasean zein lagunen arteko erronka aldrebesak lortuz. GOGAITASUNA; baina zenbat buelta eman diot etxeko korridoreari.INPOTENTZIA; ezin lagundu, zer egin dezaket? Laneko arazoak arriskuan jartzen gaituzten kudeaketa txarrengatik. TRISTURA haurdun dagoen lagun bat kutsatuta, isolatuta, aita edo gertuko baten hilketa, agurtu ezinik bakarrik joan dena, ondoan inor eduki gabe. ASPERDURA; ez dakigu zer egin jada. BAKARDADEA etxean egoteak gainezka egiten digu. LASAITASUNA ze ondo gauden sofan ezer egin gabe! Zenbat denbora liburu bat hartu gabe! KEZKAK;  ondo egongo dira? nola arituko gara hurrengo hilabetetan? Non egingo dut lan? ze diruarekin ordainduko ditut nik fakturak?

Konfinamendua dela eta, intentsitate handiarekin bizitzen ari garen adibideak dira hauek. Emozioek ez dute ez denborarik ez arrazonamendurik. Momentu berezietan, etxean egote hauetan bezalakoetan, emozioek indar eta intentsitate handia hartzen dute, nahastu egiten dira eta ezinegona sor dezakete.

Zer egingo dugu aste hauetan pilatutako tentsio hauekin? Nola bizitzen ari gara emozio hauek? Gure emozioek sortarazten digutena eta zer eragiten diguten badakigu? Kontziente gara sentitzen ari garenaz? Ta zer den emozio horren sorterriaz? Zer da emozio hori sortu duena ba?

Erantzun errazak dituzten galderak direla ematen du baina ez, ez dira batere errazak erantzuten.

Hospitaleko logelak garbitzen lan egiten  duen emakume batek egun hauek nola bizitzen ari den kontatzen dit bere terapia saioan. Adibide soil bat, hausnarketa artikulu honetan islatzeko baimena eman didana.

 Abaildua dago, lur jota, logela guztiak garbitzeko denborarik gabe, garbiketa protokoloak berandu heltzen dira eta aldatu egiten dira egun batetik bestera. Honek nahastu egiten du, ziurgabetasuna handitzen doa, bere osasuna eta pazienteena ari da arriskuan jartzen. Aginduak ezberdinak dira egunero, ez du ezer ulertzen. Amorratuta dago, oso. Egunero irtetzen da osasun profesionalen lana txalotzera, baina sentzazio arraro bat eragiten dio eta horrek gaizki sentiarazten du noski. Zergatik dauka sentzazio arraro hori osasun langileei esker ona ematerakoan? Txuri bat hartzen hasi zen, orain botila erdia hartzen du egunero. Sari bezala hartzen hasi zena, behar batean bihurtu da…

Terapia saioan, egun hauetan duen lan gainkargaren inguruan elkarrekin pentsatu dezakegu, azalpen zehatzik gabe datozen agindu horiei dagokionez, aldaketak maiz jasatearen zailtasunaz pentsatu dezake,  bere lan eskubideen urraketaren stand by-ak eragiten dionaz…

Esparru pertsonalean, daukan adinaz jabetzen da, joan ziren 20 urte zituen garaiak, nekatuta dago eta bakarrik sentitzen da. Etxera heltzen denean, ezinegon guzti hori norbaitekin partekatzeko indarrik ez zaio geratzen, ez du inor molestatu nahi. Bere ogibidean pentsatzeko aukera dauka, garbitzaileen lanbidea, funtsezkoa dena, baina errekonozimendu eskasekoa gizartean.

Horrela, sentitzen dituen emozio nahasmen  intentso guztiei nolabaiteko azalpena eman die, zertxobait lasaiago dago. Bere emozioak bere burua lausotu eta gainezka egiten ez diotenean, konflikto guzti hoiei irtenbidea aurkitzen hasiko da, txuri botila bat baino ideia osasungarriagoak eta emankorragoak izango direnak ziurrenik.

Batzuetan, askotan,  emozioak gainezka egin behar digute, aldaketak hasteko gero. Konfliktoak gainditzen gaituzte gu askotan, eta ez gaude ohituta hori onartzen. Onartu dezagun, emoziek askotan gainditzen gaituzte eta momentu horietan, besteen beharra daukagu inoiz baino gehiago, gu entzun eta maite gaitzaten.

Barrenak hustutseko momentu gutxi ditugu, bizipenak eta emozioak partekatzeko momentuak gutxiesten ditugu maiz, elkar zaintza aldarrikatu beharrean gaude.

 Haizea Marijuan, Psikologoa, haur-terapeuta

Filed Under: Artikuluak

Itzuli
Next Post
Reader Interactions

Utzi zure iruzkina Cancel reply

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Nahitaez bete beharreko eremuak * ikurraz adierazita daude

Footer
Non gauden

Errekatxiki, 4 y 6
01003 Gasteiz (Araba)
Tlfn.: 945 266 366 · Fax: 945 120 528
kooperatiba@ediren.com

Ordutegia, astelehenetik ostiralera: 8:30etatik 20:30etara.

Gure buletinera harpide zaitez

  • Facebook
  • LinkedIn
  • Twitter

© Ediren Cooperativa de Salud

  • Política de privacidad
  • Política de cookies
  • Aviso Legal
Gestionar el consentimiento de las cookies
Para ofrecer las mejores experiencias, utilizamos tecnologías como las cookies para almacenar y/o acceder a la información del dispositivo. El consentimiento de estas tecnologías nos permitirá procesar datos como el comportamiento de navegación o las identificaciones únicas en este sitio. No consentir o retirar el consentimiento, puede afectar negativamente a ciertas características y funciones.
Funcional Always active
El almacenamiento o acceso técnico es estrictamente necesario para el propósito legítimo de permitir el uso de un servicio específico explícitamente solicitado por el abonado o usuario, o con el único propósito de llevar a cabo la transmisión de una comunicación a través de una red de comunicaciones electrónicas.
Preferencias
El almacenamiento o acceso técnico es necesario para la finalidad legítima de almacenar preferencias no solicitadas por el abonado o usuario.
Estadísticas
El almacenamiento o acceso técnico que es utilizado exclusivamente con fines estadísticos. El almacenamiento o acceso técnico que se utiliza exclusivamente con fines estadísticos anónimos. Sin un requerimiento, el cumplimiento voluntario por parte de tu Proveedor de servicios de Internet, o los registros adicionales de un tercero, la información almacenada o recuperada sólo para este propósito no se puede utilizar para identificarte.
Marketing
El almacenamiento o acceso técnico es necesario para crear perfiles de usuario para enviar publicidad, o para rastrear al usuario en una web o en varias web con fines de marketing similares.
Manage options Manage services Manage vendors Read more about these purposes
Ver preferencias
{title} {title} {title}
Eskatu Hitzordua
Ikastaroak