
Psikologoa
2023an Psikologian graduatu nintzen Deustuko Unibertsitatean, eta, ondoren, Osasun Psikologia Orokorra eta Gizartean Esku-Hartzearen Psikologiako Masterrekin osatu nuen prestakuntza.
Halaber, haurrak eta familia babesteko arloan trebatzeko eta esperientzia hartzeko aukera izan dut, hainbat kolektiborekin lan egiteko dudan interesari erantzuten dion arloa. Arlo klinikoa eta soziala uztartzeko aukerak, ikuspegi integral bati eusteko aukera eman dit. Ikuspegi horrek, norbanakoaren ongizatea ez ezik, pertsonen gizarte- eta bizi-testuinguruak ere hartzen ditu kontuan, funtsezkoa dena osasun mentala ulertzeko.
Edirenen hasi nuen nire ibilbidea 2024an, nire praktika akademikoak eginez. Aro honetan haurrekin, gazteekin eta helduekin banakako eta komunitateko esku-hartzean esperientzia hartu nuen. Aldi hori amaitu ondoren, 2025ean, taldearen arlo Komunitarioan eta Osasun Mentalaren arloan sartu nintzen, eta, batez ere, haurrekin eta nerabeekin esku hartzen dut.