
Psikiatra, psikoterapeuta, psikodramatista Medikuntzan eta Kirurgian lizentziatu nintzen, 1984an, Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU), eta Psikiatria Arloko egoiliarra izan nintzen, Santanderreko “Marques de Valdecilla” Ospitale Nazionalean (1986-89). Psikoterapeuta-egiaztagiria dut Madrileko Psikoanalisi Zentroan, baita Psikodramatistarena ere. Psikiatra-lanak egin nituen Osakidetza sare publikoko hainbat ospitale eta osasun-zentrotan, eta, 1997an, Hazgarri SMren sorrera-proiektua zuzendu nuen. 2004tik, kooperatibako bazkide langilea naiz, zuzendari tekniko karguarekin. Batik bat, arreta psikiatrikoan esku hartzen dut, baita prestakuntza-taldeen koordinazioan eta lantaldeen ikuskapenean ere.