Nire gorputzak mina sentitzen du, eta kexu da. Ezin dut gehiago, laguntza behar dut.
Gorputz osasunerako zerbitzuak
Gure gorputzaren eta gure buruaren erritmoak ez datoz bat, eta are gutxiago gaur egungo bizimoduari dagokion erritmoarekin.
Gure gorputzak bere gain hartzen ditu egonezin eta eguneroko karga guztiak. Exijentzia, pisua, erantzukizun gehiegi eta abar sentitzen dugunean, gorputzak, lehenago edo beranduago, hori guztia islatzen du.
Gure gorputzak, sarritan, gelditu beharra dauka. Gelditu ezean, “laguntza” mezuak bidaliko dizkigu, modu bitxian bada ere: kontrakturak, tendinosiak, lunbagoak… Gorputzak minaren bidez egiten du protesta.
Gure fisioterapeutek osotasunean tratatzen dituzten pertsonak. Laguntza profesionala bideratzeko hainbat metodo eta tresna erabiltzen dituzte: entzutea, minaren kontentzioa, lesioen prebentzioa, ariketa pertsonalizatuak, jarrera ohituren lanketa, egoera funtzional eta fisikoaren hobekuntza eta beste batzuk.
Gure lan-taldeak zure Osasuna kudeatzen lagundu diezazuke.
Noiz behar gaituzu?
- Bizkarreko lesioak: cervicalgia, dorsalgia, lunbalgia…
Postura-nahasmenduak: bizkarraldeko zifosia, eskoliosia… - Traumatismo akutuak: zaintiratuak, ubelak, giharretako lesioak…
- Gainkarga-lesioak eta/edo lesio kronikoak: kontrakturak, giharretako karranpak, tendinitisak, oin-zolako faszitisa…
- Fibromialgia, artrosia, artritisa, osteoporosia…
- Parkinson, Alzehimer, hemiplegiak…
- Hipertentsioa, gizentasuna, diabetea, sindrome metabolikoa orokorrean…
- Ebakuntza aurreko nahiz osteko tratamenduak.