Lehen Hezkuntzako Gradua
2018an lizentziatu nintzen Hezkuntza Zientzien Fakultatean, Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV-EHU).
Gaur egun Gestalt terapiaren inguruko prestakuntza jasotzen ari naiz Psikoterapia Humanistaren Bidean Zentroan.
Esku-hartze komunitarioaren arloa landu eta Edireneko taldeko kidea izateko aukera eduki nuen. Hainbat ikastetxetan aritu nintzen adikzioen prebentziorako tailerrak dinamizatzen. Hilabete batzuk beranduago, kooperatibaren talde psikopedagogikoan sartu nintzen.
Esperientzia handiena hezkuntza ez formalaren esparruan garatu dut. Arlo horretan hainbat proiektu eta jardueretan parte hartu dut. Horietan, helburu nagusia (aisialdiaz gain), haurren garapen integrala lantzea izan da.
Edirenen lan egiten dut laguntza pedagogikoa eskaintzen eta esku-hartze komunitarioko tailerren dinamizatzaile gisa.
© Ediren Cooperativa de Salud