
Komunikazioa
Gizarte eta Komunikazio Zientzietan lizentziatu nintzen, Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU), Kazetaritza-atalean.
Zenbait urtez nire lan-ibilbidea hedabideetan, prentsa-kabineteetan eta argitaletxeetan garatu ondoren, Esku Hartze Komunitarioko prestakuntza jaso nuen, eta Hazgarri SMren sorreran parte hartu nuen, 1998an.
Edirenen, 2000. urtean hasi nintzen, eta 2004tik, elkarte kooperatiboa sortu zenetik, bazkide langilea naiz.
Kooperatibako Komunikazio-arloko arduraduna naiz, baita kudeaketa komertzialekoa ere.
2016ko urtarriletik, kooperatibako Artezkaritza Kontseiluko idazkaria naiz.