Psikologoa eta Osasun Psikologia Orokorreko Masterra
2015ean Psikologian graduatu nintzen Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatean. Horren ostean, Osasun Psikologia Orokorreko Masterra egin nuen.
Formakuntzan ari nintzen bitartean, estatu mailako nahiz nazioarteko zenbait elkartetan jardun nuen, batik bat gazteriarekin lan eginez.
2017tik hona Edirenen dihardut psikologo gisa, Komunitateko eta Osasun Mentaleko taldeko kide izanik. Nire jarduna gazte-populazioaren esku hartzeari lotuta dago, nagusiki.
Hain zuzen ere, hurrengo arloetan esku hartzen dut Edirenen: Vitoria-Gasteizko Udalaren Gazteentzako Aholkularitza Psikologikorako Zerbitzuan (Psikoasesoria), Eskoletan ematen den Menpekotasunen Prebentzio Programan eta nerabe zein gazteen arreta psikologikoan.