
Pedagogoa, familia eta bikote terapian aditua
2010ean lizentziatu nintzen, Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Hezkuntza Zientzien Fakultatean.
Gero, familia eta bikote terapiako esku-hartze sistemikoetako masterra egin nuen, Bilbon, Euskadi eta Nafarroako Familia Terapia Eskolan.
Edireneko lantaldeko kide izateko aukera izan nuen, psikopedagogia-kabinetean. Geroztik, prestakuntza jasotzen jarraitu dut, baita hezkuntzarekin lotutako ikastaroak egiten eta haurren aisialdiko begirale-lanetan ere.
Edireneko bazkide langilea naiz, 2016tik, eta pedagogo-lanak egiten ditut nerabe, haur, familia eta bikoteak artatzen eta gizarte- eta hezkuntza-programetako taldeak koordinatzen.