Psikologoa, familia eta bikote psikoterapeuta
2014ean Psikologian graduatu nintzen Euskal Herriko Unibertsitatean UPV/EHU. Honen ostean, Psikologia Orokor Sanitarioaren masterra egin nuen Euskal Herriko Unibertsitarean ere.
2016an masterreko praktikak egin ostean, Edireneko lantaldearen partaide bilakatu nintzen komunitario arloan adikzioen prebentziorako programak lantzen Gasteizeko ikastetxeetan.
Geroztik, formakuntzarekin jarraitu dut familia eta bikote terapian master bat eginez Euskadi eta Nafarroako Famili Terapia Eskolan. Gaur egun familia eta bikoteko psikoterapeuta naiz.
Psikologo gisa lan egiten dut helduekin, nerabeekin, familiekin eta taldeekin, kooperatibako komunitate-taldeko eta osasun mentaleko taldeko kide izanik. Bazkide langilea naiz 2020ko urtarriletik.