
Fisioterapeuta, osteopata
2006an amaitu nuen Fisioterapia-karrera, Murtziako Unibertsitatean.
Horren aurretik, hainbat espezialitate egin nituen: Akupuntura eta Tuina, Pekineko Unibertsitatean (1998); Osteopatia, Paben (1999); Jarreren Berreziketa Orokorra, Bilbon (2000); eta gorputz- eta kirol-jardueretako goi-mailako gradua (2003).
Esku-hartze komunitarioaren gaineko prestakuntza jaso nuen, eta Hazgarri SMren sorreran parte hartu nuen, 1998an.
Nire lan-ibilbidean, hainbat alorretan egin izan dut lan: kirol-mundua, geriatria, aniztasun funtzionala…
Egun, EDIRENeko bazkide langilea naiz, eta kooperatibako Gorputz Osasun alorraren zuzendaria naiz.