Fisioterapiaren bidez, gorputzeko minak sendatzeaz gain, prebenitu ere egin daitezke.

Centro de fisioterapia y rehabilitación
Euskadiko Fisioterapeuten Elkargo Ofizialak aintzat hartutako zentroa.
Gure gorputzaren erritmoak ez dira gure gogamenaren berak, eta, are gutxiago, egungo gure bizimoduarenak.
Fisioterapiarekin, hainbat esku-hartze egingo ditugu. Alde batetik, prebentzio-lana, gorputzari entzuten eta haren erritmoa errespetatzen ikastea ahalbidetuko diguten tresnak geureganatzeko (jarreren berreziketa, gorputzaren kontzientzia eta lan-arriskuak). Beste alde batetik, gorputzeko lesio orokorren gaineko (traumatikoak, erreumatikoak, neurologikoak…) zuzeneko esku-hartzea.
Zuzenean esku hartuko dugu hainbat arrazoi tarteko kroniko bihurtu diren lesioetan: bizkarreko minak, traumatismoak…
Aldez aurretik arazoaren diagnostiko ona eginda funtzionatzen du fisioterapiak. Gure interes nagusia da arazoa antzematea eta konpontzea, moldatu ahal izateko haren jatorria ikertuta.
Lesio larri edo istripu baten osteko osatze-prozesuetan, maiz, presioa jasaten dugu azkar sendatzeko eta, ezer gertatu izan ez balitz bezala, gure jardunari lehenbailehen berrekiteko. Lesioak sendatzen behar beste denbora eman ezean, eta behar bezalako arreta jarri barik, kronikoak bihur daitezke, edota berriro gaixo gaitezke.
EDIRENek gorputz-hobekuntzarako profesional-talde koordinatua du, diziplinarteko lan-metodologiaz baliatzen dena. Pertsona bakoitzak bere kasu zehatzerako behar dituen teknikak konbinatzen ditugu: eskuzko terapiak, tratamendu somato-emozionala, osteopatia, akupuntura, ziztada lehorra, termoterapia, ultrasoinuak…