Behar-beharrezkoa dugu gure gazteak gai izatea genero bakoitzari egokituriko esleipen sozialak eta kulturalak aztertzeko, izaera kritikoa garatu eta aldaketak egin ahal izateko.

Maskulinitatea eta feminitatea
Gure jendartean, zabal onartuta dago eskolak eta beste gizarte-eragile batzuek paper erabakigarria dutela sexismoa eta genero-indarkeria erauzteko lanean.
Nabarmengarria da kultur erreferentzietan aldaketa-beharra dagoela, hezkuntza-arlotik bultzatuta, arazo hauei irtenbidea emateko funtsezko tresna gisa.
Puberrek eta nerabeek guneak behar dituzte emakume eta gizon izateko prozesua aztertu ahal izateko, genero bakoitzari egokituriko esleipen sozial eta kulturalak barne, izaera kritikoa garatu eta aldaketak egin ahal izateko.