Egungo emakumeek jaso izan duten heziketaren ardatza ez da izan, iraganean bezala, “ama ona izatea”. Hala, amatasunak kezka, ezinegona eta segurtasun eza eragiten ditu andrazko askorengan: “Jakingo ote dut?”.

Duela hamarkada batzuk, gizonek ez zuten lekurik seme-alaben hazkuntzan; hala, egun, haiek ere sumatzen dute segurtasun eza hori.
EDIRENek diziplina anitzeko programa bat planteatzen du guraso izango direnei haurdunaldian eta erditze ostean laguntzeko, haien bizitzaren etapa hau modu osasungarriago eta lasaiagoan bizitzeko baliabideez hornituta.