• Skip to primary navigation
  • Skip to main content
  • Skip to footer

Ediren

Cooperativa de Salud

  • Eskatu
    hitzordua
  • Ikastaroak
  • Español
  • Facebook
  • LinkedIn
  • Twitter
Bilatzea
  • Ezagutu gaitzazu
    • Ediren
    • Lantaldea
    • Norekin ari gara
    • Ekitaldiak
  • Osasun mentala
    • Psikologia Gasteizen
    • Psikiatria Gasteizen
    • Psikoterapia Bilbon
  • Gorputz osasuna
    • Fisioterapia-errehabilitazioa
    • Ariketa fisikoa eta osasuna
    • Jarreren berreziketa
  • Beste zerbitzuak
    • Hezkuntza zerbitzuak
    • Osasunari buruzko tailerrak
    • Profesionalentzako prestakuntza
  • Ikastaroak
  • Bloga
  • Harremanetarako
Hemen zaude: Hasiera / Pribatutasun politika

Pribatutasun politika

Titularraren nortasuna

Informazioaren Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legea betetze aldera, jakinarazten dizugu www.ediren.com webgunearen titularra hauxe dela:

HAZGARRI, S.COOP.
EDIREN COOPERATIVA DE SALUD-OSASUN KOOPERATIBA
ERREKATXIKI 4 eta 6
01003 GASTEIZ (Araba)

Teléfono: 945 26 63 66
688 690 894 / 688 642 402
Faxa: 945 12 05 28

Email: kooperatiba@ediren.com

Euskadiko Kooperatiben Erregistroan izena emanda dago, 2004.0.049. zenbakiarekin, eta F-01263227 IFZrekin.

Erabilera Baldintza Orokorrak

Webgune honetan sartzeak ERABILTZAILE izaera ematen du, zeinak berekin dakarren hemen adierazitako Erabilera Baldintza Orokorrak berariaz eta zalantzarik gabe onartzea. Baldintza horien indarraldia adierazitakoari egokituko zaio, EDIRENek haiek edozein unetan aldatzeko aukera izango baitu.

Edonor sar daiteke www.ediren.com webgunean, askatasunez eta doan. Hala ere, gerta daiteke zerbitzu eta eduki batzuk eskuratzeko, aurretiaz zerbitzu edo produktu hori kontratatu behar izatea. Kasu horietan, EDIRENek berariazko baldintza zehatzak sortuko ditu, eta eskura jarriko dizkizu zerbitzu edo edukiak kontratatu aurretik.

ERABILTZAILEAk webgune honetan dauden zerbitzuak erabili behar ditu, une oro, legearen arabera, baldintza orokor hauei lotuta, indarrean dagoen lege-esparrua, morala eta ordena publikoa errespetatuta, eta Interneten oro har onartzen diren jardunbideen arabera. ERABILTZAILEAk ez du sartuko webgune honetako sistema informatikoak kaltetu edo aldarazteko birus, programa, makro edo karaktere-segidarik; ez du oztopatuko beste erabiltzaile batzuen sarbidea, baliabideak era masiboan erabiliz; ez du webgune honetako daturik hartuko publizitatean erabiltzeko; ez du inolaz ere erabiliko webgune honetako zerbitzurik, baldin eta jabetza intelektuala, sekretu industrialak, hitzarmen-konpromisoak edo hirugarrenen ohore-, irudi- eta intimitate-eskubideak kaltetzea badakar; ez du bidegabeko lehiarik egingo, ez eta legez kanpoko publizitaterik ere.

ERABILTZAILEAk bermatzen du webgune honetan dauden harpidetza-inprimakien bidez emandako informazio guztia legezkoa, egiazkoa, zehatza eta eguneratua dela. ERABILTZAILEAren ardura izango da EDIRENi berehala jakinaraztea, baldin eta emandako informazioan inolako aldaketarik badago.

Aipatu informazioa erregistratzeko eman bazen, edo EDIRENen zerbitzu bat kontratatzearen edo erabiltzearen ondorioz erregistratu egin bazen, ERABILTZAILEAk konpromisoa hartzen du EDIRENek prozesuan emandako pasahitzak zentzuz erabiltzeko eta isilean gordetzeko. Ondorioz, ERABILTZAILEA izango da www.ediren.com webgunean beste pertsona batzuek, beraren pasahitza erabilita, bertan egiten dituen ekintza guztien erantzulea. Pasahitzak lapurtu, galdu edo baimenik gabe erabiltzen badira, ERABILTZAILEAk berehala eman behar dio horren berri EDIRENi, honek pasahitzok baliogabe ditzan.

Jabetza Intelektuala eta Industriala

EDIREN bere webguneko jabetza intelektual eta industrial eskubide guztien titularra da, bai eta bertan dauden osagaiena ere (adibidez: irudiak, soinua, audioa, softwarea, datu-baseak, markak edo logotipoak, kolore-konbinazioa, egitura eta diseinua, sarbidea eta erabilera, etab).

Jabetza Intelektualari buruzko Legearen 8. artikuluan eta 32.1 artikuluaren bigarren paragrafoan xedatutakoaren arabera, berariaz debekatuta dago webgune honetako eduki guztiak zein zati bat helburu komertzialetarako kopiatzea, banatzea eta jendaurrean jakinaraztea (jendearen esku jartzea barne), edozein euskarritan eta edozein bitarteko tekniko erabiliz, EDIRENen baimenik gabe. ERABILTZAILEAk konpromisoa hartzen du EDIRENenak diren Jabetza Intelektual eta Industrial eskubideak errespetatzeko. Webguneko osagaiak bistaratu egin ahal izango ditu, bai eta inprimatu, kopiatu eta bere ordenagailuko disko gogorrean edo beste edozein euskarri fisikotan gorde ere, betiere soil-soilik beraren erabilera pribaturako baldin bada.

Bermeak eta erantzukizuna salbuestea

EDIRENek ez du bere gain hartuko inolako erantzukizunik gerta daitezkeen edozein motatako kalte edo galerengatik, esaterako: edukietan akatsak edo hutsuneak izatea, webgunea eskuragarri ez egotea edo edukietan birusak edo programa kaltegarriak zabaltzea, eta jakinarazten du hori saihesteko neurri teknologiko guztiak hartu dituela.

Aldaketak

EDIRENek beretzat gordeko du webgunean egoki deritzen aldaketak egiteko eskubidea, aldez aurretik jakinarazi gabe, eta webguneko eduki eta zerbitzuetara sartzeko aukera zein horien aurkezpena edo kokapena aldatu, kendu edo gehitu ahal izango ditu.

Estekak

Webgunean Interneteko beste gune batzuetarako estekak edo hiperestekak egonez gero, EDIRENek ez du haien gaineko inolako kontrolik izango.

EDIRENek ez du bere gain hartuko inolako erantzukizunik beste webgune batena den esteka bateko edukiengatik, eta ez ditu bermatuko aipatu hiperesteketako edo Interneteko beste gune batzuetako edozein material edo informazioren erabilgarritasun teknikoa, kalitatea, fidagarritasuna, zorroztasuna, tamaina, egiazkotasuna, baliozkotasuna eta konstituzionaltasuna.

Halaber, kanpoko konexio horiek sartzeak ez du eragingo konektatutako entitate horiekiko loturarik, bat egiterik edo partaidetzarik.

PRIBATUTASUN POLITIKA

Datuen trataera

Zure datu pertsonalak erabiliko dira aipatu datuak eman diren orrietan azaldutako helburuekin.

Halaber, zure eskaerari erantzuteko eta gure jarduerarekin loturik interesa dakizukeen informazioa bidaltzeko gorde ahal izango dira (bide arruntez edo elektronikoez), zuk kontrakoa adierazi ezean. EDIRENek ez die inolaz ere bere Bezeroen/Erabiltzaileen informazioa edo datu pertsonalak hirugarrenei saltzen, lagatzen, alokatzen edo ematen.

Erabiltzailearen erantzukizunak

El USUARIO garantiza que los Datos Personales facilitados a EDIREN son veraces y se hace responsable de comunicar cualquier modificación en los mismos.

El USUARIO será el único responsable de cualquier daño o perjuicio, directo o indirecto, que pudiera ocasionar a EDIREN o a cualquier tercero a causa del suministro de datos falsos, inexactos, incompletos o no actualizados.

ERABILTZAILEAk bermatzen du EDIRENi emandako Datu Pertsonalak egiazkoak direla, eta haien inguruko edozein aldaketaren berri emateko ardura hartzen du.

ERABILTZAILEAk bere gain hartzen du datu faltsuak, zehaztugabeak, osatugabeak edo eguneratu gabekoak emateagatik EDIRENi edo beste edozein hirugarreni, zuzenean edo zeharka, sor diezazkiokeen kalte-galeren gaineko erantzukizun osoa.

ERABILTZAILEAk ezingo du hirugarrenen datu pertsonalik erabili, haien aurretiazko baimenik gabe (pribatutasun-politika honetan xedatutakoaren arabera), eta, hala eginez gero, erabiltzailea bera izango da erantzule bakarra.

Datu Pertsonalak Biltzeko Inprimakiak

Gure webguneko edozein formulariotan agertzen diren nahitaez bete beharreko eremuak ez betetzeak, gaizki betetzeak edo guztiz ez betetzeak EDIRENek zure eskaera artatu ezin izatea eragin dezake.

Cookieen erabilera

EDIRENek cookieak erabili ahal izango ditu ERABILTZAILEA bere webgunean dabilenean nabigazioa pertsonalizatzeko eta errazteko.

Cookieak dira nabigatzaileak zure ordenagailuko disko gogorrean gordetzen dituen testu-fitxategi txikiak. Gure web-orrian nabigatzean, gure zerbitzariak aurreko bisitetan sorturiko cookieak antzemango ditu, eta haietan ezarritako lehentasunen inguruko informazioa bilduko du.

Cookie horiek ERABILTZAILE anonimo batekin eta haren ordenagailuarekin baino ez dira lotzen, eta ez dute ERABILTZAILEAren datu pertsonalak lortzeko erreferentziarik eskaintzen.

ERABILTZAILEAk nabigatzailea konfiguratu ahal izango du, EDIRENek igorritako cookieen agerpena jakinaraz diezaion eta ekipoan instalatzea eragotz dezan, eta horrek ez dio erabiltzaileari oztoporik eragingo Edukietan sartzeko.

 

Footer
Non gauden

Errekatxiki, 4 y 6
01003 Gasteiz (Araba)
Tlfn.: 945 266 366 · Fax: 945 120 528
kooperatiba@ediren.com

Ordutegia, astelehenetik ostiralera: 8:30etatik 20:30etara.

Gure buletinera harpide zaitez

  • Facebook
  • LinkedIn
  • Twitter

© Ediren Cooperativa de Salud

  • Política de privacidad
  • Política de cookies
  • Aviso Legal
Gestionar el consentimiento de las cookies
Para ofrecer las mejores experiencias, utilizamos tecnologías como las cookies para almacenar y/o acceder a la información del dispositivo. El consentimiento de estas tecnologías nos permitirá procesar datos como el comportamiento de navegación o las identificaciones únicas en este sitio. No consentir o retirar el consentimiento, puede afectar negativamente a ciertas características y funciones.
Funcional Always active
El almacenamiento o acceso técnico es estrictamente necesario para el propósito legítimo de permitir el uso de un servicio específico explícitamente solicitado por el abonado o usuario, o con el único propósito de llevar a cabo la transmisión de una comunicación a través de una red de comunicaciones electrónicas.
Preferencias
El almacenamiento o acceso técnico es necesario para la finalidad legítima de almacenar preferencias no solicitadas por el abonado o usuario.
Estadísticas
El almacenamiento o acceso técnico que es utilizado exclusivamente con fines estadísticos. El almacenamiento o acceso técnico que se utiliza exclusivamente con fines estadísticos anónimos. Sin un requerimiento, el cumplimiento voluntario por parte de tu Proveedor de servicios de Internet, o los registros adicionales de un tercero, la información almacenada o recuperada sólo para este propósito no se puede utilizar para identificarte.
Marketing
El almacenamiento o acceso técnico es necesario para crear perfiles de usuario para enviar publicidad, o para rastrear al usuario en una web o en varias web con fines de marketing similares.
Manage options Manage services Manage vendors Read more about these purposes
Ver preferencias
{title} {title} {title}
Eskatu Hitzordua
Ikastaroak