Gero eta kontzientzia handiagoa dago gure eguneroko bizimoduan emozioen heziketa txertatzeko beharraren gainean, hobeto kudea ditzagun.

Sentimenduen “logikan”, nahia ez da ahala. Autokontrolak ez du beti funtzionatzen. Gure bizitza emozionalak nola funtzionatzen duen ezagututa, aurreiritziak desegin ahal izango ditugu, eta norberaren eta besteren emozioekin “borrokan ibiltzea” saihestu.
Prestakuntza-gune hauei esker, Hezkuntza, Osasuna, Gizarte Esku Hartzea eta Enpresa arloetan, gatazka emozionalak antzeman ahal izango ditugu, bai eta emaitza hobeak gutxiago ahaleginduta eta nekatuta lortu ere.