EDIRENek taldean lan egin ohi duten edozein esparrutako profesionalentzako prestakuntza-guneak eskaintzen ditu, hau da, erakunde edo lantalde bateko kide direnentzat, edo beren eguneroko lana taldeetan parte hartuz, haiek koordinatuz edo zuzenduz betetzen dutenentzat.

Xede nagusia da haiei tresnak eskaintzea, nagusiki Psikodramaren bitartez, erakundeen eta bertako taldeen funtzionamendua hobeto ulertu ahal izateko, eta hainbat egoeratan taldeak ulertzeko eta haiekin aritzeko beharrezko trebetasunak garatzea.
Prestakuntza honek, gainera, profesionalek modu eraginkorragoan esku hartzea ahalbidetzen du, pertsonengan eta zerbitzuetan unadura arinduta.