• Skip to primary navigation
  • Skip to main content
  • Skip to footer

Ediren

Cooperativa de Salud

  • Eskatu
    hitzordua
  • Ikastaroak
  • Español
  • Facebook
  • LinkedIn
  • Twitter
  • Ezagutu gaitzazu
    • Ediren
    • Lantaldea
    • Norekin ari gara
    • Ekitaldiak
  • Osasun mentala
    • Psikologia
    • Psikiatria
  • Fisioterapia
    • Talka-Uhinak
    • Osteopatia
    • Ariketa Terapeutikoa
  • Beste zerbitzuak
    • Hezkuntza zerbitzuak
    • Osasunari buruzko tailerrak
    • Profesionalentzako prestakuntza
  • Ikastaroak
  • Bloga
  • Harremanetarako
Hemen zaude: Hasiera / Gaitasun handiak

5 Urria, 2023 ediren Utzi zure iruzkina

Gaitasun handiak

Inteligentzia gure buruak duen gaitasun bat da, ideiak ulertzeko, arrazoitzeko, ingurunera egokitzeko eta ikasteko aukera ematen diguna. Inteligentzia egoera edo arazo berriak konpontzeko lehendik ditugun ezagutzak erabiltzeko gaitasun gisa ulertzen dugu. Horri buruz teorizatu zuen autoreetako bat Gadner izan zen, ez zuela soilik inteligentzia konstruktu bakar bat bezala ulertzen, izan ere, inteligentzia anitzetaz hitz egiten baitzuen. Autore honen arabera, giza adimenak zortzi adimen mota ditu: adimen logikoa, linguistikoa, gorputz-adimena…

Éxito en las jornadas sobre altas capacidades intelectuales de Ediren

Konplexutasun intelektuala eta sakontasun emozionala

Adimen gaitasun handia duten pertsonak, inteligentzia edo adimena batez bestekoa baino garatuagoa duten pertsonak dira. Baliteke adimen horietako batzuk garatuta izatea, baina beste batzuetan gaitasun bera ez izatea, edo profil harmonikoagoa izatea, non arlo guztietan batez bestekotik gorako adimena  duen. Kontuan izan behar dugu kolektibo oso heterogeneoaz ari garela, oso profil desberdinak dituztela, baina era berean ezaugarri komunak konpartitzen dituztenak, izan ere, konplexutasun intelektuala sakontasun edo konplexutasun emozionalaren eskutik doa eta.

Hau izan zen osasunari eta bizimoduari buruzko XVI.jardunaldietan hitz egin zen gaia.  Bertan, gaitasun handiak ulertzeko esparru teoriko bat emateaz gain, gai honekin aurrera egiten jarraitzeko dauden erronkak ulertzeko gako batzuk eman zizkiguten hizlariek, gizarteko hainbat esparru kontuan hartuta: familiakoa, hezkuntzakoa, instituzionala, profesionala

Varias personas expertas hablaron de las altas capacidades desde diferentes ámbitos

Etiketa edo diagnostikoa

Etiketa edo diagnostikoa izan zen aipatu zen ideietako bat. Zenbait hizlarik errealitate bati izena jartzearen garrantziaz hitz egiten zuten, informazioa edukitzearen garrantziaz, marko bat edukitzeaz. Etiketa zerbait lasaigarria izan daiteke, bai haurrarentzat, bai familiarentzat, baldin eta etiketa hori ez bada erabiltzen haiek sailkatzeko edo desberdintasuna negatibotzat hartzeko. Aniztasuna, haur batzuen eta besteen arteko desberdintasuna, etengabe gertatzen da eskolan eta gizartean, oro har, eta irteera egokia ematen badiogu, benetan aberasgarria izan daiteke. Garrantzitsua da etiketa horiek tratatzen jakitea eta pertsonei buruzko informazio gehiago izateko tresna gisa ulertzea

Etiketa horiek ondo jarri ahal izateko, asko nabarmendu da detekzio on baten garrantzia. Ikastetxeetan lan bat egiten ari dira garaiz identifikatu ahal izateko, hainbat fasetako protokolo bat aplikatuz. Protokolo horretan, irakasleak, orientatzaileak eta Berritzeguneko aholkulariek hainbat proba egiten dizkiete. Atzera begiratuz gero, gai horretan aurrerapausoa eman bada ere, gaitasun handiko haurrak dituzten familia askok larritasun eta sufrimendu handiz bizi dute gai hori. Protokoloak hobetzeko beharra aldarrikatu dute, bai eta detekzio hori nola hobetu ere; izan ere, detekzio ona egiten ez denetan, haur horiek ez dute behar duten erantzuna jasotzen eta. Giza baliabiderik eza giltzarrietako bat da arazo hori ulertzeko, irakasleak eta aholkulariak nahiko gainezka baitaude.

Familias, educación y profesionales debatieron en nuestras jornadas sobre altas capacidades

Gaitasun Handiei buruzko estereotipo faltsuak

Era berean, asko hitz egiten da baldintza horren inguruan dauden estereotipoei buruz. Aurreiritziz betetako begirada gizarte osoan zabalduta dago pediatren, medikuen, psikologoen, psikiatren eta baita irakasleen artean ere. Zer eragin du horrek haurrengan? Identitateari dagokionez ekar dezakeen guztiaz gain, gaitasun handiak dituen pertsona bat gizarteak dituen estereotipoetan sartzen ez denean, ez dugu ikusten edo hala identifikatzen, horrek haurrentzat dakarren guztiarekin. Beharrezkoa da pentsaera aldatzea eskolan eta gizartean, errealitateak ikustaraztea eta benetan gaitasun handiak izatea zer den, aurreiritzi horiek eraitsi ahal izateko.

Mahai gainean jarri zen beste gauzetako bat prozesu horiek askotan izaten duten antsietatea edo larritasuna da. Gurasoen antsietateaz hitz egin da, erantzun akademiko egokia ematen ari ez direla ikusterakoan, edo tresnarik gabe sentitzen direnean besteak beste.

Mahai-inguruan ikusi ahal izan dugunez, gizarteko hainbat eragile ari dira gai horren alde lanean; eskola, elkarteak eta familiak, besteak beste, eta azpimarratu da garrantzitsua dela eragile horiekin guztiekin batera lan egitea, aurrera egiten jarraitu ahal izateko. Zer ekarpen egin dezake Edirenek horretan guztian? Zein da gure lekua?

Emozioak lantzea

Ediren-etik ikusten dugu beharrezkoa dela heltze prozesu eta garapen emozionalean gaitasun handiko haurrei laguntzea, alderdi emozionala lantzea, potentzia eta curriculum-arloa garatzeaz harago, alderdi horri garrantzirik kendu gabe noski. Hein handi batean gaitasun handiak dituzten haurren garapen emozionala frustrazioarekiko tolerantziaren garapenarekin, identitatearen sorrerarekin, gurasoen onarpena sentitzearekin, arbuioa sentitzearekin eta abarrekin lotuta dago. Prozesu horiek edozein garapen motatan ikus ditzakegu, zenbait berezitasun dituztela kontuan hartuta. Beharrezkoa ikusten dugu haiei laguntzea autonomia garatzen, erantzukizunak eta erabakiak hartzen, eta berezitasun horiek ulertzen eta kudeatzen laguntzea, hala nola emozioen intentsitatea edo nortasunaren sorrera, haien gain dauden espektatiba guztiak kontuan hartuta.

Ez dugu ulertzen gaitasun handia arazo gisa edo berez sufrimendua sortzen duen zerbait bezala. Sufrimendua gaitasun handien pentsamendu-sistemak ezarritako gizarte-sistemarekin talka egiten duenean dator, eta helduek horren aurrean erantzuten ez dakitenean. Horregatik, oso garrantzitsua ikusten dugu inguruko helduekin ere lan egitea, helduek beren larritasunak eta beldurrak lantzea, tresnak eskuratzea, prozesu emozional horretan lagundu ahal izateko eta umeentzako euskarri izan ahal izateko; izan ere, eskola oso garrantzitsua izan arren, etxetik edo familien aldetik ere gauza asko egin ditzakegu.

Hilargi Macho, Lehen Hezkuntzako eta Hezkuntza Bereziko Kabinete psikopedagogikoa

.

 

Filed Under: Uncategorized

Itzuli
Next Post
Reader Interactions

Utzi zure iruzkina Cancel reply

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Nahitaez bete beharreko eremuak * ikurraz adierazita daude

Footer

Non gaude

Vitoria-Gasteiz
Errekatxiki kalea 4
Pje. Postas 32-2 esk.

Bilbo
Iparragirre kalea 54, 1. solairua, 6. bulegoa

Ordutegia, astelehenetik ostiralera: 8:30etatik 20:30etara.

Tel.:  945 266 366
kooperatiba@ediren.com

Gure buletinera harpide zaitez

  • Facebook
  • Instagram
  • LinkedIn
  • Twitter

© Ediren Cooperativa de Salud

  • Pribatutasun politika
  • Cookie-politika
  • Lege-oharra
Gestionar el consentimiento de las cookies
Para ofrecer las mejores experiencias, utilizamos tecnologías como las cookies para almacenar y/o acceder a la información del dispositivo. El consentimiento de estas tecnologías nos permitirá procesar datos como el comportamiento de navegación o las identificaciones únicas en este sitio. No consentir o retirar el consentimiento, puede afectar negativamente a ciertas características y funciones.
Funcional Always active
El almacenamiento o acceso técnico es estrictamente necesario para el propósito legítimo de permitir el uso de un servicio específico explícitamente solicitado por el abonado o usuario, o con el único propósito de llevar a cabo la transmisión de una comunicación a través de una red de comunicaciones electrónicas.
Preferencias
El almacenamiento o acceso técnico es necesario para la finalidad legítima de almacenar preferencias no solicitadas por el abonado o usuario.
Estadísticas
El almacenamiento o acceso técnico que es utilizado exclusivamente con fines estadísticos. El almacenamiento o acceso técnico que se utiliza exclusivamente con fines estadísticos anónimos. Sin un requerimiento, el cumplimiento voluntario por parte de tu Proveedor de servicios de Internet, o los registros adicionales de un tercero, la información almacenada o recuperada sólo para este propósito no se puede utilizar para identificarte.
Marketing
El almacenamiento o acceso técnico es necesario para crear perfiles de usuario para enviar publicidad, o para rastrear al usuario en una web o en varias web con fines de marketing similares.
  • Manage options
  • Manage services
  • Manage {vendor_count} vendors
  • Read more about these purposes
Ver preferencias
  • {title}
  • {title}
  • {title}
Eskatu Hitzordua
Ikastaroak