• Skip to primary navigation
  • Skip to main content
  • Skip to footer

Ediren

Cooperativa de Salud

  • Eskatu
    hitzordua
  • Ikastaroak
  • Facebook
  • LinkedIn
  • Twitter
Bilatzea
  • Ezagutu gaitzazu
    • Ediren
    • Lantaldea
    • Norekin ari gara
    • Ekitaldiak
  • Osasun mentala
    • Psikologia Gasteizen
    • Psikiatria Gasteizen
    • Psikoterapia Bilbon
  • Gorputz osasuna
    • Fisioterapia-errehabilitazioa
    • Ariketa fisikoa eta osasuna
    • Jarreren berreziketa
  • Beste zerbitzuak
    • Hezkuntza zerbitzuak
    • Osasunari buruzko tailerrak
    • Profesionalentzako prestakuntza
  • Ikastaroak
  • Bloga
  • Harremanetarako
Hemen zaude: Hasiera / Uncategorized @eu / “Inolaz joaten ez ziren zorabioak”

17 Urria, 2011 ediren

“Inolaz joaten ez ziren zorabioak”

Mª Carmen 43 urteko emakumea da. Leongo herri baten jaio zen eta 18 eta 13 urteko bi seme ditu. Aldi baterako administrari lana egiten du. Enpresa handi batean ari da, eta askotan aldatzen diote lanpostua. Gasteizen bizi da semeekin eta senarrarekin. Senarra saltzailea da eta, ondorioz, ordu asko ematen ditu etxetik kanpo.

EDIRENgo kontsultara joan baino zortzi hilabete lehenago, udako oporralditik itzulian, astebetez iraun zuten zorabioak izan zituen, baina masaje-saio batzuekin joan zitzaizkion.

Handik hiru hilabetera, ospitaleratutako ama gauez zaintzen zegoela, berriz agertu ziren zorabioak. Orduko horretan biziagoak izan ziren eta, aldi berean, ezegonkortasuna, botagura eta estutasuna sentitu zituen. Eroriko ez dela jakin arren, zorabioek asko zailtzen dute beraren jarduna, nekarazi eta baja hartzera behartu zuten. Autoa gidatzen ohituta egon arren, orain ez du halakorik egiten, erreakzio txarrik izango ote duen beldur. Halere, semeez, senarraz eta etxeaz arduratzen jarraitu du, beti horrela aritu baita, etxekoen laguntzarik ia jaso gabe. Dena txukun eta atonduta, ?ezin hobeto? edukitzea gustatzen zaio.

Etxeko sendagileak, hainbat azterketa egin ondoren, zorabioetarako tratamendua ezarri dio. Hobekuntzarik ez duenez izan, espezialistaz espezialista ibili da: otorrinoa, neurologoa, traumatologoa, errehabilitatzailea. Zerbikaletan hernia txiki bat aurkitu dioten arren, sendagileek ezin izan diote ziurtatu hori denik zorabioen arrazoia. Zorabioek bere horretan jarraitzen dute, nahiz eta hainbat tratamendu jaso (Bach loreak ere erabili ditu); Mª Carmen egunez egun txarrago dago.

Oso larri sentitzen da, egon ezinik. Etxean sartu eta behar-beharrezko erosketak egitera baino ez da kaleratzen. Negar egin nahi du, baina ezin du. Ohean dago gusturen, eta ez du laguntzarik nahi.  Zera pentsatzen du: ?neuk gobernatzen dut etxean eta ondo egon behar dut!”. Pentsatzen du etxekoek bere premia izanik, ez diela erantzuten. Geroz eta etsituago dago, eta pentsatzen du inork ez diola lagunduko eta zorabioak betiko izango direla. ?Eta nik neuk sortzen baditut??, bururatzen zaio. Inoiz pentsatu du horrela bizitzekotan, hobe dela ez bizitzea. Ez du inorekin partekatu sentimendu hori, eta erru-sentsazioa eragiten dio.

Tratatzen zuten sendagileei ardura horretaz hitz egiten zienean, baten batek esan ei zion, lasaitzeko, ez larritzeko, zorabioak ez zirela larriak eta etorri ziren bezala joango zirela. Azkenean, etxeko sendagileak antidepresiboak eman zizkion. Denbora baten buruan, senideen aholkuei kasu eginez, EDIRENera etortzea erabaki du.

EDIRENen, psikiatrak ikusi du lehenik, eta depresio handia antzeman dio. Mª Carmenek azaldu du aspalditik hona garai txarra iragaten ari dela. Amari minbizia diagnostikatu ziotenean agertu ziren zorabioak, eta ama handik gutxira hil zen, 82 urte zituela, hilabete eta erdi ospitalean egon ondoren. Harrezkero, arazoak izan ditu neba-arrebekin, herentzia-kontuak direla eta. Aitagin-arreba koloneko minbizitik operatu dute, kolostomia bat dauka eta senarrak denbora asko ematen du berarekin. Duela bi urtetik hona, seme txikiak arazoak ditu eskolan, dislexia diagnostikatu diote eta Mª Carmen bera arduratu da tratamendura eramateaz. Mª Carmen gainezka sentitzen da etxeko lanekin, eta oso etsitua, senarrarengandik eta semeengandik ez duelako ia laguntzarik jasotzen.

Psikiatrak antidepresiboak eta antsiolitikoak eman dizkio, eta horretaz gain, psikoterapia indibidualeko tratamendua, astean behin, taldeko psikologo batekin. Terapia horri esker, urteetatik hona metatu duen tentsio emozionala deskargatu ahal izan du. Bera ere ez zen karga horretaz jabetzen. Tratamendua hasi eta hilabete batera zorabioak arindu egin dira eta maiztasunean asko jaitsi dira. Hiru hilabetera, zorabioak oso noizbehinka baino ez dira agertzen, medikamendua gutxitu egin da, aldartea aldatu eta sendatu egingo den konfiantza berreskuratu du.

Baina Mª Carmenek badaki aurrerantzean, osasuna guztiz berreskuratzeko, lan handia egin beharko duela bizitza berrantolatzen, eta bere buruarekiko ardurari garrantzi handiagoa ematen.

Filed Under: Uncategorized @eu

Itzuli
Next Post
Footer
Non gauden

Errekatxiki, 4 y 6
01003 Gasteiz (Araba)
Tlfn.: 945 266 366 · Fax: 945 120 528
kooperatiba@ediren.com

Ordutegia, astelehenetik ostiralera: 8:30etatik 20:30etara.

Gure buletinera harpide zaitez

  • Facebook
  • LinkedIn
  • Twitter

© Ediren Cooperativa de Salud

  • Política de privacidad
  • Política de cookies
  • Aviso Legal
Gestionar el consentimiento de las cookies
Para ofrecer las mejores experiencias, utilizamos tecnologías como las cookies para almacenar y/o acceder a la información del dispositivo. El consentimiento de estas tecnologías nos permitirá procesar datos como el comportamiento de navegación o las identificaciones únicas en este sitio. No consentir o retirar el consentimiento, puede afectar negativamente a ciertas características y funciones.
Funcional Always active
El almacenamiento o acceso técnico es estrictamente necesario para el propósito legítimo de permitir el uso de un servicio específico explícitamente solicitado por el abonado o usuario, o con el único propósito de llevar a cabo la transmisión de una comunicación a través de una red de comunicaciones electrónicas.
Preferencias
El almacenamiento o acceso técnico es necesario para la finalidad legítima de almacenar preferencias no solicitadas por el abonado o usuario.
Estadísticas
El almacenamiento o acceso técnico que es utilizado exclusivamente con fines estadísticos. El almacenamiento o acceso técnico que se utiliza exclusivamente con fines estadísticos anónimos. Sin un requerimiento, el cumplimiento voluntario por parte de tu Proveedor de servicios de Internet, o los registros adicionales de un tercero, la información almacenada o recuperada sólo para este propósito no se puede utilizar para identificarte.
Marketing
El almacenamiento o acceso técnico es necesario para crear perfiles de usuario para enviar publicidad, o para rastrear al usuario en una web o en varias web con fines de marketing similares.
Manage options Manage services Manage vendors Read more about these purposes
Ver preferencias
{title} {title} {title}
Eskatu Hitzordua
Ikastaroak