Solasaldi irekia – Abenduak 2
Nerabeak. Nola lagundu inbaditu gabe?
Konfiantza vs kontrola.
Gaur egun nerabeekin bizitzea erronka handia da familientzat. Gurasoek inpotentzia eta frustrazioa sentitzen dute, eta ez dakite nola lagundu egunerokoan.
Haiengan konfiantza izan nahi dute, eta gero eta autonomoagoak izatea, baina aldi berean haiek babesteko beharra sentitzen dute.
Nola egin inbadituak senti ez daitezen?
Gure lankide Iratxe Ortiz de Orruño pedagogo eta familian eta bikote-harremanetan adituak, hainbat gako eskainiko dizkigu, gure nerabeei modu osasungarriagoan nola lagundu hobeta ulertzeko.
Taldeko espazio ireki, gertuko eta parte-hartzaile honetara gonbidatzen zaitugu, non hausnarketa partekatu eta zalantzak argitu ahal izango dituzun konfiantzazko ingurune batean.
Zure zain gaude!

- FAMILIEI ZUZENDUA
- SARRERA DOAN
- EDUKIERA MUGATUA
- INSKRIBATU BEHARREKOA
- NOIZ: Abenduak 2, asteazkena
- ZER ORDUTAN: 18:30etik 20:00etara.
- NON: gure lokaletan, Errekatxiki kaleko 4, Vitoria-Gasteizen.
- DINAMIZA: Iratxe Ortiz de Orruño, pedagogoa, familia eta bikote terapian aditua.
- HIZKUNTZA: gaztelania
- INFORMAZIO GEHIAGO:
- 945 266 366
- kooperatiba@ediren.com
Utzi zure iruzkina