EDIREN OSASUNA ETA BIZIMODUA XIX. JARDUNALDIAK
HITZ EGIN DEZAGUN HARREMAN-OSASUNAZ
Zer eginkizun betetzen dute gure harremanek gure bizitza emozionalean?
ZABALIK – HERRITAR GUZTIEI ZUZENDUTA
Osasuna ez da soilik fisikoa edo mentala; erlazionala ere bada. Gure harreman- kalitateak eragin erabakigarria du gure osasunean eta ongizatean.
Harremanak, oro har, inoiz baino askeagoak eta hautatuagoak diren garaian bizi gara. Dagoeneko ez gara elkarrekin geratzen, batez ere, behartuta, erabakita baizik. Hala ere, askatasun horrek berak loturak ahulagoak izatea eragiten du.
- Nola eraikitzen dira gure harremanak? tradizioagatik, gertutasunagatik, balio edo interesen kidetasunagatik, afektuengatik, beharragatik?
- Nolakoak dira harremanak gaur egun? lagunak behar direnean daude ala huts egiten dute? Lehen baino azalekoagoak edo konprometituagoak dira, ala desberdinak dira, besterik gabe?
- Zailtasunak daude gizarte edo komunitate partaidetzako sareeten parte hartzeko?
Gaur egungo erronka ez da soilik harremanak aurkitzea, baizik eta horiek eraikitzen, zaintzen eta modu osasungarrian eraldatzen ikastea.
Horretaz guztiaz hausnartzeko, gogoeta- eta eztabaida-gune honetan parte hartzera gonbidatzen zaitugu. Gai horiek guztiak mahai gainean jarriko ditugu, gonbidatuen eskutik.
Sarrera librea da. Izena eman behar da.
Zure zain gaude!
HITZALDIA:
Denok argi dugu familiak eta bikoteak gure osasunean duten garrantzia, baina adiskidetasun harremanez ez da hainbeste hitz egiten.
Hala ere, pertsona askorentzat, familia edo bikotea bezain garrantzitsua edo garrantzitsuagoa da adiskidetasuna. Laguntasun-harremanek oso ezaugarri bereziak dituzten loturak garatzea ahalbidetzen dute, eta gure bizitza emozionaleko behar garrantzitsuak estaltzen dituzte zaintzen jakinez gero.
- Adiskidetasun-loturak oso sendoak eta iraunkorrak izan daitezke. Zertan bereizten dira familia- edo bikote-harremanetatik? Zer da benetako adiskidetasuna?
- Zer premia afektibo betetzen dituzte?
- Gure oraingo bizimodua gure adiskidetasun-harremanak ahultzen ari al da?
MAHAI-INGURUA:
Teknologikoki gero eta konektatuagoa dagoen gizartean bizi gara, baina, hala ere, pertsona askok bakardade sentsazio sakona bizi dute.
Tradizionalki, nahi gabeko bakardadea zahartzaroarekin lotu izan da, baina gaur egun badakigu gazteei ere eragiten diela, baita bakarrik bizi direnei, banantze-prozesu bat igarotzen ari direnei, zaintzaileei, migratzaileei edo, jendez inguratuta egon arren, harreman esanguratsurik ez dutela sentitzen dutenei ere.
Bakardadea ez dago soilik bizikide ditugun edo elkarreragiten dugun pertsona kopuruaren baitan, baizik eta gure loturen kalitatearen eta kide izatearen sentimenduaren baitan.
Mahai honek hausnartu nahi du nola ari diren aldatzen gure harremanak, zer faktorek laguntzen duten bakardadea bizi-zikloan zehar, eta zer egin dezakegun, gure ekintza-eremutik, ingurune osasungarriagoak eraikitzeko.
- SARRERA DOAN
- IZENA EMAN BEHAR DA.
- NOIZ: 2026ko irailaren 30a, asteazkena, eta urriaren 1a, osteguna
- ZER ORDUTAN: 18:30etik 20:30era.
- NON: gure lokaletan, Errekatxiki kaleko 4 eta 6-behean, Vitoria-Gasteizen.
- INFORMAZIO GEHIAGO:
- 945 266 366
- kooperatiba@ediren.com

EGITARAU
- IRAILAK 30 ASTEAZKENA – HITZALDIA :
Adiskidetasun harremanak. Zein funtzio betetzen dute pertsonen osasunean?
Idoia Madarieta, psikologoa, Ediren psikoterapeuta
- URRIAK 1 OSTEGUNA – MAHAI INGURUA:
Nahi gabeko bakardadea adin kontua ala lotura falta?
- Maider Bengoetxea, gizarte-ikertzailea, OPIK Ikerketa Taldeko kidea.
- Oihane Jimenez eta Nuria Castro, hurrenez hurren Saileko Ekintza Komunitarioko Zerbitzuko burua eta psikologoa. udaleko Gizarte Politiketakoa gasteizkoak.
- Hafida Sabir, Antirracismo Judimendi.
- Manuela Mata, fundadora de “La Cuadri”.
- Cristina Prado, voluntaria de la Red Local de Salud Eguzkialdea.
- Estitxu Saracho, Ediren psikologoa.
Utzi zure iruzkina