Gaur egun heztea ez da lan erraza.
Adimen-gaitasun handien errealitatearekin bizi diren familiek zalantzak, kezkak, ziurgabetasuna… senti ditzakete.
Eden-eko profesional-taldeak honako helburu hauek dituen programa hau proposatzen dizugu:
- AACC duten seme-alabak dituzten familiek egungo gizartean duten errealitateari buruz hausnartzeko talde-espazio bat sortzea.
- Familiek seme-alaben garapen emozionala eta ebolutiboa ulertzea.
- AACC duten seme-alabak dituzten familien beharren irakurketa erraztuko duten oinarrizko irizpideak eskaintzea.
Programa honetan honako eduki hauek jorratuko ditugu:
- Zein da gure eginkizuna familia gisa? Zeintzuk dira gure itxaropenak? Zer eskakizun ditugu?
- Baliabide kognitiboen eta emozionalen oreka. Garapen emozionala eta erresilientzia.
- Nola jakin nire semeak edo alabak zer behar duen? Espazioak, mugak, autoritatearen erabilera.
- Frustrazioak hazten laguntzen du?
Zer da haztea - Autokontzeptua, identitatearen eraikuntza.
- Sozializazioa, nola bizi dute AACC duten pertsonek? Sinpatia versus enpatia.
PLAZA MUGATUAK-TALDE MURRIZTUA
- 6 saio, bakoitza ordu eta erdikoa.
- Asteko maiztasuna.
- Datak: asteartea
- Martxoak 11, 18 eta 25
- Apirilak 1, 8 eta 15
- Ordutegia: 18:30etatik 20:00etara.
- Lekua: EDIREN, Errkatxiki, 4-6
- Metodologia: taldekakoa, aktiboa eta gogoetatsua.
- Informazio gehiago: kooperatiba@ediren.com/Tfno. 945 266 366
- Prezio estandarra: 150 €
- Prezio berezia 2 senide: 250 €
- Ordainketa bakarra
PROFESIONALAK
- Iratxe Ortiz de Orruño, pedagogoa, familia eta bikote terapian aditua
- Irati Lapresa, psikologoa, psikopedagogoa, hezkuntza-premia berezietan masterra.
- Enrique Saracho, psikiatra, psikoterapeuta, programaren gainbegiralea.
Utzi zure iruzkina