2025-26: MASTERREKO LEHEN MAILA AKADEMIKOA
Unibertsitate Aditua Taldea Koordinazioan Teknika Aktiboekin eta Ni Laguntzailea




MASTER OSOA (60 ECTS)
3 IKASTURTE AKADEMIKOAK (54 ECTS)
+ TFM (6 ECTS)
IKASURTE AKADEMIKO BAKOITZA, TITULU INDEPENDENTEA (18 ECTS)
UNIBERTSITATEKO ADITUAREN DIPLOMA
Zergatik eman behar dut izena prestakuntza honetan?
Gaur egun, mendebaldeko gizarte garatuetan, ziurgabetasun eta aldaketa larriko une nahasiak bizi dira, bizimoduetan, harremanetan eta balioetan.
Horren guztiak, psikopatologia bat agerrerazten du, eta adierazpen kliniko berriak sortzen ditu. Psikopatologia horiek oso azkar eboluzionatzen dute, eta osasun mentaleko laguntza-zerbitzuak gainezka eta nahastu egiten dituzte.
Forma kliniko berriekin, terapia klasikoek ez dute lehen bezala funtzionatzen. Hori dela eta beharrezkoa da abordatze berriak bilatzea.
Psikodramak eta soziodramak aukera ematen digute azaleratzen ari diren patologia horiek aztertzeko, ikuspegi psikosoziala barne hartzen duen irakurketa bat eskaniz, eta, horrela, esku-hartze teknikoa eta behar diren enkoadraketa terapeutikoak eguneratzeko.
Gasteizko Unibertsitateak (EUNEIZ) eta IEPPPk akreditatua
Testuinguru horretan, Ediren osasun kooperatibak, EUNEIZ Gasteizko Unibertsitatearekin eta IEPPPrekin (Psikodrama eta Psikoterapia Psikoanalitikoaren Espainiako Institutua) lankidetzan, Psikodrama eta Soziodrama iraunkorreko prestakuntza masterra eskaintzen du.
Prestakuntza-proposamen horiek Edirenek duela 20 urte baino gehiagotik osasunaren, hezkuntzaren, gizarte esku-hartzearen eta erakundeen munduaren arloko profesionalei eskaintzen dien irakaskuntza-proiektua birdimentsionatzen dute Gasteizen, bereziki, bai Euskal Herriko lurraldeetan eta, oro har, mugakide diren probintzietan.
2025-26 ikasturte honetan, unibertsitate-aditu diplomarekin hasiko gara taldeen koordinazioan teknika aktiboekin eta ni laguntzailea.
Gurekin zatoz?
INFORMAZIOA ETA MATRIKULA
- ORAINDIK MATRIKULATU ZAITEZKE
- LEKUA: Ediren osasun kooperatiba, Errekatxiki kalea 4-6, behea, Vitoria-Gasteiz
- Tel.: 945 266 366
- kooperatiba@ediren.com


AKREDITAZIOA
EUNEIZen (European University Gasteiz) berezko tituluak.
Prestakuntza-orduak FEAPek, (Psikoterapeuten Elkarteen Espainiako Federazioa), IEPPren (Psikoterapia eta Psikodrama Psikoanalitikoen Espainiako Institutua) bitartez, psikoterapeuta gisa akreditatzeko kontuan hartuko dira.
- Norentzat: osasunaren, hezkuntzaren, gizarte esku-hartzearen eta erakundeen eremuko profesionalentzat.
- Modalitatea: mistoa-erdipresentziala.
- Aurrez aurreko mintegiak: irailak 27, urriak 24/25, azaroak 22, abenduak 20, urtarrilak 24, otsailak 20/21, martxoak 21, apirilak 18, maiatzak 15/16, ekainak 19/20.
- Hizkuntza: gaztelania.
Utzi zure iruzkina