Ikaskurtea 2026-27
Unibertsitateko Aditua
Psikoterapia psikoanalitikoa
Gasteizko Unibertsitateak (EUNEIZ) egiaztatutako prestakuntza




Zer eskaintzen dizu formazio honek?
Psikoterapiaren eremua hazten ari da, dibertsifikatzen ari da eta osasun mentaleko zerbitzuetan garrantzi handiagoa hartzen ari da.
* Harremana hobetzea prozesu terapeutikoan
Edozein eskola eta metodo erabiltzen dela ere, profesionalaren eta erabiltzailearen artean sortzen den harremana funtsezko tresna da tratamendua ondo garatzeko. Psikoanalisiak elementu teoriko eta metodologikoak ematen ditu, harreman terapeutikoan gertatzen diren mugimenduak identifikatu eta kudeatzeko. Transferentzia eta kontratransferentzia, aldaketa eta aldaketarekiko erresistentzia bezalako kontzeptuak, besteak beste, oso erabilgarriak dira edozein psikoterapia ondo garatzeko.
* Autozainketa profesionalerako tresna
Ikastaro honek arreta berezia jartzen du psikoterapian aritzen den profesionalak bere burua zaintzeko tresnak izan ditzan, bere inplikazio emozionalaren maila doitzeko eta higadura pertsonala saihesteko.
*Metodologia praktikoa eta bizipenekoa
Psikodramaren eta soziodramaren diziplina beteranoek eskaintzen dituzten teknika aktiboen baliabide indartsua oinarri hartuta, ikastaroak edozein prozesu psikoterapeutikotan aplika daitekeen lan-metodologia garatzen du, bai bakarka, bikoteka, familian edo taldean.
Ikuspegi praktiko eta bizipenezkoarekin, pertsonaren garapen emozionalaren alderdi biologiko, psikologiko eta sozialak integratzen dituen esku-hartzeko proposamena egituratzen da. Horretarako, proposatutako metodoa teoria psikoanalitikoaren berrirakurketa eta eguneratze kritikoan oinarritzen da, pertsonen, gizartearen eta kulturaren ikuspegitik.
Diziplina horiek eraldatzeko ahalmen handia dutenez, prestakuntza hau prozesu, bizia, neketsua eta, aldi berean, zirraragarria bizi nahi duten pertsona guztiei zuzenduta dago.
Gurekin zatoz?
- Norentzat: psikoterapiako profesionalentzat. Osasunaren, hezkuntzaren eta esku-hartze sozialaren arloa.
- Baldintza: unibertsitateko titulu ofiziala izatea.
- Modalitatea: mistoa-erdipresentziala.
- Hizkuntza: gaztelania.
- MATRIKULA EPEA: maiatzaren 4tik uztailaren 15era.
- Ediren-en osasun kooperatiba:
- Errekatxiki kalea 4, Vitoria-Gasteiz
- Tel.: 945 266 366
- kooperatiba@ediren.com


AKREDITAZIOA
EUNEIZen (European University Gasteiz) berezko tituluak.
Prestakuntza-orduak FEAPek, (Psikoterapeuten Elkarteen Espainiako Federazioa), IEPPren (Psikoterapia eta Psikodrama Psikoanalitikoen Espainiako Institutua) bitartez, psikoterapeuta gisa akreditatzeko kontuan hartuko dira.
EGUTEGIA
- Mintegi presentzialak: irailak 26, urriak 31, azaroak 20 eta 21, abenduak 19, urtarrilak 22 eta 23, otsailak 20, martxoak 13, apirilak 16 eta 17, maiatzak 15, ekainak 18 eta 19.
- Online mintegiak: urriaren 16 eta 30ean, azaroaren 6an, abenduaren 18an, urtarrilaren 15ean, otsailaren 19an, martxoaren 12an, apirilaren 9an eta maiatzaren 14an.
MASTER OSOA (60 ECTS)
3 ikasturte akademikoak (54 ECTS)
+ TFM (6 ECTS)
Utzi zure iruzkina