Min morala edota gatazka emozionalak ditugunean, bakartzeko joera izaten dugu, eta zail egiten zaigu egoera hori beste pertsona batzuekin partekatzea.
Terapia de Grupo

Baina egoera zail horiek egoera berean diren beste pertsona batzuek lagunduta pasatzen ditugunean, gure arazoak ez zaizkigu hain larriak iruditzen, eta beste edozeinek eskain diezagukeena baino laguntza hobea jaso dezakegu. Gertatzen zaiguna hobeto ulertzen dugu, beste pertsona batzuengan islatuta ikusten dugunean.
Beste pertsona batzuekin dugun harremanean arazoak daudenean, taldeko terapia izaten da egokiena, “giza harremanen laborategi” ezin hobea baita.
Taldeko terapia banakakoa baino aktiboagoa eta mobilizatzaileagoa da. Taldean gaudela, zailagoa da ezkutatzea edo zeure buruari iruzur egitea. Horregatik, taldeko terapia gogorragoa da, eta pertsona guztiak ez daude prestatuta horri aurre egiteko. Hala ere, pertsonengan aldaketak eragiteko eskura dugun tresnarik baliotsuena da. Taldean ikasten eta bizi izaten dugunak esperientzia aberasgarriak uzten dizkigu, bizitza osorako.