• Skip to primary navigation
  • Skip to main content
  • Skip to footer

Ediren

Cooperativa de Salud

  • Eskatu
    hitzordua
  • Ikastaroak
  • Facebook
  • LinkedIn
  • Twitter
Bilatzea
  • Ezagutu gaitzazu
    • Ediren
    • Lantaldea
    • Norekin ari gara
    • Ekitaldiak
  • Osasun mentala
    • Psikologia Gasteizen
    • Psikiatria Gasteizen
    • Psikoterapia Bilbon
  • Gorputz osasuna
    • Fisioterapia-errehabilitazioa
    • Ariketa fisikoa eta osasuna
    • Jarreren berreziketa
  • Beste zerbitzuak
    • Hezkuntza zerbitzuak
    • Osasunari buruzko tailerrak
    • Profesionalentzako prestakuntza
  • Ikastaroak
  • Bloga
  • Harremanetarako
Hemen zaude: Hasiera / Uncategorized @eu / “Burua galdu eta astakeriaren bat egiteko beldur naiz?”

17 Urria, 2011 ediren

“Burua galdu eta astakeriaren bat egiteko beldur naiz?”

Ikerrek 20 urte ditu; gurasoekin eta ahizparekin bizi da Gasteizen.

Maila ertaineko modulu bat egiten du eta Batxilergoko irakasgai batzuk gelditzen zaizkio, urrutitik hori ikasten dabil eta. Hil batzuk daramatza arduratuta, behar zuen garaian ez zuelako Batxilergoa amaitu eta ez zelako unibertsitatera joan.

Ikasketa-agiria ateratzea erraza izango zelakoan, aitari gezurra esan zion, agiria lortu zuela esanez. Amarekin hitz egin eta akordio batera iritsi ziren: ikasturte honetan batxilergoa atera eta modulua hasiz gero, ez zion ezer esango aitari.

Ikerrek ikusten du gezurra geroz eta handiagoa dela, ihes egiten diola, eta motibazioa galduta dauka, asko-asko kostatzen zaio ikasten jartzea, eta geroz eta seguruago dago ez duela Batxilergoa aterako.

Ondorioz, garai hartan urduri eta lorik ezin eginda zebilenez, lasaitzearren, porroak erretzen zituen. Geroz eta denbora gutxiago ematen zuen etxean, eta geroz eta denbora gehiago lagunekin txokoan.

EDIRENera jo baino hiru hilabete lehenago, lorik egin ezinda zegoen gau batean, marihuana erre zuen, loak hartzeko itxaropenez. Txarto sentitzen hasi zen, belarrietan burrunba sentitzen zuen, ?paranoian erortzen hasi nintzen, logelan norbait zegoelakoan?. Ikerrek bazekien marihuanaren eragina izan zitekeela, baina asko ikaratu zen.

Orduz geroztik ez du berriro porrorik erre, eta ez du antzeko egoerarik bizi izan, baina zorabiatu egiten da, izerdi larriak ditu, hankak ahul sentitzen ditu? Zoratzeko beldur da, eskizofrenikoa izateko beldur. Gau madarikatu hartan aldatu zen dena: burmuina hutsean jarri zitzaidan inpresioa daukat.

Ikaratuta, etxeko sendagilearengana jo zuen; pilulak agindu zizkion, baina berak ez ditu hartu nahi. Osasun-etxean hitzordua jarri eta psikiatrak antsiolitikoak errezetatu zizkion, baina ez ditu hartzen horiek ere.

Geroz eta gehiagotan zorabiatzen da, geroz eta gehiago kostatzen zaio lagunekin irtetea. Moduluan ez du motibaziorik eta mozkortzeko asmoz baino ez da joaten parrandara. Lehen izugarri gustatzen zitzaion arineketan egitea eta mendira joatea, baina gaur egun ez du halakorik egiten, gau hartakoa errepikatuko den beldur.

Ahizpari eta amari gertatzen zena kontatu ondoren, biek ere profesionalen laguntza eskatzera bultzatu dute. Hain zuzen, orduantxe jo dute EDIRENera berak eta amak. Lehen kontsultan psikiatrarekin egon dira, baina berehala baztertu du eskizofreniarik edo egoera psikotikorik dagoenik. Momentuz, baztertu egin du medikamenduak errezetatzea, baina hilabete barru jarraipena egiteko beste hitzordu bat lotu dute. Psikoterapia indibidualera bideratu du, eta astean behin biltzen da taldeko psikologo batekin.

Bere burua deskribatzeko, Ikerrek dio mutiko aktiboa dela, kirolaria, lagunkoia, eta oso urduri dagoela orain, noraezean dagoelako, inora joan ezinik. Burua galdu eta zorakeriaren bat egiteko beldur da, adibidez, norbaiti min egin edo bere burua leihotik behera bota; burutik pasatzen zaizkio halako gauzak, eta horrek ikaratu egiten du.

Terapia hasi eta denbora gutxira, zorabioak gutxitu egin dira; oraindik zoratzeko beldur da, baina estura gutxiagorekin. Terapeutarekin beldur horiei buruz hitz egiteko aukera dauka, eta beldurrak urrunarazten laguntzen dio horrek.

Terapeutak Ikerri esan dio garai zailean dagoela, erabakiak hartzeko garaian, eta beraren etorkizuna, bizitza-proiektua jokoan duela. Horretaz konturatzen hasi da, zailtasuna duela ardurak eta erabakiak hartzeko? eta pertsona autonomo bihurtzeko. Txarto egoteko arrazoiak badaudela jakiteak hobeto sentiarazten du.

Irteteko gogoa berreskuratu du, ikasteko motibatuta dago, nahiz eta oraindik ere badakien lan handia egin behar duela hazten jarraitu eta bere lekua aurkitzeko, eta, agian, unibertsitatera iristeko.

Filed Under: Uncategorized @eu

Itzuli
Next Post
Footer
Non gauden

Errekatxiki, 4 y 6
01003 Gasteiz (Araba)
Tlfn.: 945 266 366 · Fax: 945 120 528
kooperatiba@ediren.com

Ordutegia, astelehenetik ostiralera: 8:30etatik 20:30etara.

Gure buletinera harpide zaitez

  • Facebook
  • LinkedIn
  • Twitter

© Ediren Cooperativa de Salud

  • Política de privacidad
  • Política de cookies
  • Aviso Legal
Gestionar el consentimiento de las cookies
Para ofrecer las mejores experiencias, utilizamos tecnologías como las cookies para almacenar y/o acceder a la información del dispositivo. El consentimiento de estas tecnologías nos permitirá procesar datos como el comportamiento de navegación o las identificaciones únicas en este sitio. No consentir o retirar el consentimiento, puede afectar negativamente a ciertas características y funciones.
Funcional Always active
El almacenamiento o acceso técnico es estrictamente necesario para el propósito legítimo de permitir el uso de un servicio específico explícitamente solicitado por el abonado o usuario, o con el único propósito de llevar a cabo la transmisión de una comunicación a través de una red de comunicaciones electrónicas.
Preferencias
El almacenamiento o acceso técnico es necesario para la finalidad legítima de almacenar preferencias no solicitadas por el abonado o usuario.
Estadísticas
El almacenamiento o acceso técnico que es utilizado exclusivamente con fines estadísticos. El almacenamiento o acceso técnico que se utiliza exclusivamente con fines estadísticos anónimos. Sin un requerimiento, el cumplimiento voluntario por parte de tu Proveedor de servicios de Internet, o los registros adicionales de un tercero, la información almacenada o recuperada sólo para este propósito no se puede utilizar para identificarte.
Marketing
El almacenamiento o acceso técnico es necesario para crear perfiles de usuario para enviar publicidad, o para rastrear al usuario en una web o en varias web con fines de marketing similares.
Manage options Manage services Manage vendors Read more about these purposes
Ver preferencias
{title} {title} {title}
Eskatu Hitzordua
Ikastaroak