Solasaldi irekia – Maiatzak 20
Menopausiaz hitz egin dezagun. Fisikoaz harago.
“Nola eragiten dio gure osasun emozionalari?”
Menopausia oso etapa garrantzitsua da emakumeen bizitzan, baina, askotan, aldaketa fisikoetatik baino ez da lantzen (beroaldiak, insomnioa…).
Hala ere, seguru denboraldi honetan aldaketak sentitu dituzula zure aldartean, zure autoestimua eta harremanak aldatu egin direla; zeure burua ikusteko modua ere aldatu egin da. Tertulia honetan, hain zuzen ere, menopausiak gure osasun emozionalari nola eragiten dion jarriko dugu fokua.
Gure lankide Arantza Gomez psikologoak gakoren bat emango digu etapa honetan nola sentitzen garen hobeto ulertzeko eta modu osasungarriagoan ibiltzeko.
Talde-gune ireki, hurbil eta parte-hartzaile honetara gonbidatzen zaitugu. Bertan, zalantzak partekatu, hausnartu eta argitu ahal izango dituzu, konfiantzazko ingurune batean.
Zure zain gaude!

- SARRERA DOAN
- EDUKIERA MUGATUA
- HERRITARREI ZUZENDUA
- INSKRIBATU BEHARREKOA
- NOIZ: Maiatzak 20
- , asteazkena
- ZER ORDUTAN: 18:30etik 20:00etara.
- NON: gure lokaletan, Errekatxiki kaleko 4, Vitoria-Gasteizen.
- DINAMIZA: Arantza Gómez Pérez, psikologoa, psikoterapeuta.
- HIZKUNTZA: gaztelania
- INFORMAZIO GEHIAGO:
- 945 266 366
- kooperatiba@ediren.com
Utzi zure iruzkina