EDIREN OSASUNAREN ETA BIZIMODUAREN XVIII. JARDUNALDIAK
EMOXIOEN KUDEAKETA LAN-EREMUAN
“Adimen emozionaletik harago”
IREKIAK – HERRITARREI ZUZENDUAK
Enpresek eta erakundeek erronka berriei egin behar diete aurre, ingurunearen eskakizunek eta ezegonkortasunak baldintzatuta. Testuinguru horrek ziurgabetasuna eta gainkarga sortzen ditu, eta klimari eta lan harremanei eragiten die.
Enpresa edo erakunde bat pertsonek ordu asko ematen dituzten lekua da, non tentsiorik gabeko harreman estuak sortzen dira. Horrek guztiak eragin handia du bertan lan egiten duten pertsonen OSASUN EMOZIONALEAN. Antsietate eta depresio bajak areagotu egiten dira.
Proposatzen den alternatiba da pertsonak erresilienteak izatea eta beren emozioak eraginkortasunez kudeatzen ikastea.
- Egongo al litzateke beste modurik gaia bideratzeko?
- Arazo indibiduala edo kolektiboa da?
Horretaz guztiaz hausnartzeko, gogoeta- eta eztabaida-gune honetan parte hartzera gonbidatzen zaitugu. Gai horiek guztiak mahai gainean jarriko ditugu, gonbidatuen eskutik.
Sarrera librea da. Izena eman behar da.
Zure zain gaude!
HITZALDIA:
Pertsonak erakundeetan eta enpresetan kudeatzeko ereduek bilakaera izan dute. Hierarkia oso zurrunetatik, demokratizaziora eta kudeaketa parte-hartzailera pasatu gara.
Nola eragin dio bilakaera horrek langileen osasun mentalari?
Nola erabiltzen dira lidergoak eta aginpidea erakundeetan, osasun ona izan dezaten?
MAHAI-INGURUA:
Antsietatea eta depresioa: konstante bat eguneroko lanean?
Azken urteetan, zein izan daiteke osasun mentaleko bajen gehikuntzaren arrazoia?
Lan-baldintzak okertzen ari dira edo estresari aurre egiteko gaitasuna jaisten ari da langileen aldetik?
Zeintzuk izan daitezke hautabideak?
- SARRERA DOAN
- INSKRIBATU BEHARREKOA
- NOIZ: Urriaren 1ean, asteazkena, eta 2an, osteguna
- ZER ORDUTAN: 18:30etik 20:30era.
- NON: gure lokaletan, Errekatxiki kaleko 4 eta 6-behean, Vitoria-Gasteizen.
- INFORMAZIO GEHIAGO:
- 945 266 366
- kooperatiba@ediren.com
EGITARAU
- HITZALDIA URRIAREN 1ean, ASTEAZKENA:
Lanak bizia eman edo kendu egiten digu? Kudeaketa, lidergoa eta osasun emozionalean duen eragina.
- MAHAI-INGURUA URRIAREN 2an, OSTEGUNA:
Hitz egin dezagun osasun mentalari buruz lan eremuan.
- Sergio Achicallende Dondiz, Konfekoop-eko (Euskadiko Kooperatiben Konfederazioa) lan-arriskuen prebentzioko teknikaria.
- Mónica Santolaya del Val, psikologoa, pertsonen kudeaketan aditua.
- Iñigo esta David García González, Laminaciones Elkartea.
- Mª Sol Pérez de San Román Ruiz de Munain, familia-medikua.
- Enrique Saracho Rotaeche, psikiatra, Ediren-eko zuzendari teknikoa.

Utzi zure iruzkina