Psikoterapia eta psikiatriako kontsultetarako espazio berria estreinatu dugu Bilbon. Iparragirre kalea, 54-1.solairua-6.bulegoa.
Ongizate emozionala eta pertsonaren bizi-kalitatea hobetzeko tratamendu psikologikoak egiten ditugu. Senideen eta lagunen laguntza oso garrantzitsua da, baina batzuetan funtsezkoa da profesionalen esperientziaz baliatzea. Edirenen zure eskura jartzen dugu..
Bilboko kontsultan banakako psikoterapia-saioak egiten ditugu helduaroko agertokiak eta arazoak jorratzeko. Psikoterapiak aukera emango dizu gertatzen zaizuna ulertzeko; hainbat egoerari aurre egiten eta horietatik indartuago irteten lagunduko dizu. Edireneko psikologoek prozesuan zehar lagunduko dizute.
Nerabe guztientzat familiaren eta hezkuntzaren ingurunea oso garrantzitsua den arren, batzuetan ezinbestekoa da profesional batek egoera zailei aurre egiten laguntzea, etorkizunean arazo handiagoak ekiditeko. Zalantzak, beldurrak, aldaketak, banaketak, asaldura-uneak… Normalak dira aldi horretan, baina garrantzitsua da horiek kudeatzen jakitea. Edirenen gazteei eta hauen gurasoei eta/edo hezitzaileei laguntzen diegu etapa horretan zehar.
Nahiago baduzu, euskaraz erantzun diezazukegu.
Eskatu hitzordua telefono honetan: 635 59 90 79

Utzi zure iruzkina