• Skip to primary navigation
  • Skip to main content
  • Skip to footer

Ediren

Cooperativa de Salud

  • Eskatu
    hitzordua
  • Ikastaroak
  • Español
  • Facebook
  • LinkedIn
  • Twitter
  • Ezagutu gaitzazu
    • Ediren
    • Lantaldea
    • Norekin ari gara
    • Ekitaldiak
  • Osasun mentala
    • Psikologia
    • Psikiatria
  • Fisioterapia
    • Talka-Uhinak
    • Osteopatia
    • Ariketa Terapeutikoa
  • Beste zerbitzuak
    • Hezkuntza zerbitzuak
    • Osasunari buruzko tailerrak
    • Profesionalentzako prestakuntza
  • Ikastaroak
  • Bloga
  • Harremanetarako
Hemen zaude: Hasiera / Psikologia / Ongizate emozionala osasun mentala da

9 Urria, 2025 ediren Utzi zure iruzkina

Ongizate emozionala osasun mentala da

Irailaren 24an Ediren gonbidatua izan zen Goiena Telebistako “Erronkak Berbagai” mahai ingurura beraien 25. urteurrena ospatzeko Ongizate Emozionalari buruz berba eginez. Eta ospakizunekin jarraituz, urriaren 10ean Osasun Mentalaren Nazioarteko Eguna da.

Osasun mentala krisian

Duela urte batzuetatik hona asko entzuten da osasun mentalari buruz berba egiten, bai kalean, bai komunikabideetan, eremu profesional ezberdinetan,… Baina “tabu” izatetik “moda” izateko arriskua gaindituz, krisi egoeran dagoela esan dezakegu ze osasun mentaleko arazoari ez zaio behar duen erantzuna ematen, azken asteetako titularrak irakurtzea baino ez dugu: “Osasun Mentalarekin lotutako bajak gehien hasi direnak dira”, “Osakidetzako psikologoak gainezka daude”, “Antsietate eta depresioarekin lotutako gaitzak igo dira”, “Terapiara joango liratekeen pertsonen kopurua % 20ra igo da, baina ezin die ekonomikoki aurre egin”.  Guzti honeri heldu eta gustora ari ginen, beste hiru profesionalekin eta aurkezlearekin batera berbetan Goiena Telebistan.

El estrés es uno de los problemas más comunes de salud mental.

Zer da osasun mentala?

Has gaitezen esparru global bat aurkeztuz non Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) honela definitzen duen Osasun Mentala: “gizabanakoa bere gaitasunez jabetzen den, bizitzako tentsio normalei aurre egin diezaiekeen, modu produktibo eta emankorrean lan egin dezakeen eta bere komunitateari ekarpenak egin edo laguntzeko gai den ongizate-egoera”. Beste alde batetik, ongizate emozionalak barne orekari egiten dio erreferentzia, emozioak nola sentitzen eta maneiatzen ditugun, osasun mentalak funtzionatzeko, ezbeharrei aurre egiteko, komunitatean parte hartzeko eta harreman osasuntsuak izateko gaitasuna ere hartzen duelarik barne.

Eta zer da ongizate emozionala?

Ongizate emozionala osasun mentalaren zati garratzitsu bat da, baina ez da dena, bere adierazleetako batzuk gogobetetzea, ilusioa, bizitzaren sentsua edukitzea, emozio deserosoak maneiatzeko gaitasuna,… direlarik. Guzti hau kontutan hartuta, ulertzen da osasun mentala ez dela gaixotasunik eza bakarrik (hórrela dio OMEk) eta Edirenen gehitzen diogu gaur eguneko bizimoduek duten eragina ondoez emozionalean, zeren eta “Normaltasuna Ustezko Osasuna” lelopean gabiltza une oro, horregatik, “normaltzat” jotzen dugu sarritan edo gehienetan ematen den egoera nahiz eta ez izan osasuntsua gure ongizate orokorrerako.

La salud mental está relacionada con el bienestar emocional.

Bizimoduak indar handia du ongizate emozionala

Gaur egun agertzen diren ondoez gehienak estresa, antsietatea eta depresioa badira ere, ez daiguzan “patologizatu” nahasmendu bihurtuz, baizik eta behar duten arreta eta garrantzia eman gaur eguneko bizimoduek duten eraginean ohartaraziz ondoez emozionalean.

Nola ez du erangingo ongizate emozionalean, adibidez, lan-egoera ezegonkorrak, etxebizitza duinik ezin edukitzeak, berehalakotasunaren gizartean bizitzeak, non itxurak ere oraindik garrantzi handia duen, norbere sentimenduei buruz berba egiteko sailtasunak daudenean edo emozio “positiboei” (emozio atseginei) buruz bakarrik berba egitea eta “negatiboak” (emozio desatseginak) ekidin. Azken finean ongizate emozionalarekin lotuta dago berbarik egiten ez dugun ia guztia, ez dakigulako nola adierazi zelan sentitzen garen, ez gaudelako emozionalki “alfabetatuta”, ez daukagulako berba-lagun baliodunik epaituak sentitzeko belduragatik edo ez ulertuak sentitzeagatik.

Los jóvenes son el altavoz de los malestares sociales.

Gazteak ondoez emozionalaren bozgorailu

Gizarte honen parte garen heinean, inor ez dago ondoez emozionala pairatzetik libre. Begirada jarri nahi dut gazteengan, beraiek direlako ondoez emozionalaren bozgorailu handia adorez oihukatzen dutelarik gizaki guztion ondoeza eta gizarteak gure bizi moduetan duen eragina. Batzuk esaten dute “kristalezko” baleunaldia direla, baina ez hauskorrak eta makalak direlako, baizik eta gardenak eta ausartak direlako.

Helduok ikasi behar dugu denbora tarte bat hartzen hausnartzeko nola gauden aztertuz eta sentitzen dugunari izena jarri, beharrezkoa izan eskero, laguntza eskatzen ere ze batzuetan bakarrik ezin dugu, eta albokoak behar gaituenean lagundu errespetuz entzunez eta kontutan hartuz bakoitzak bere egoera propioa duela eta bizipenak oso pertsonalak direla, hau da, “aholku terapeutikorik” eman gabe.

Vivimos en una sociedad cada vez más individualista.

Gizarte gero eta indibidualistagoa

Gizarte moderno honen ezaugarri boteretsua da gero eta indibidualistagoak garela eta sen kolektiboa galtzen joatea. Gizakiok gizakien artean eta gizakiekin hasten gara, garatzen gara eta bizi gara, honek esan nahi du besteen beharra dugula gu hobeto sentitzeko eta persona bezala hobetzeko.

Bestearen begirada, ulermena, eustea, afektua, laztana, … beharrezkoak ditugu ongizate emozionala lantzeko. Norbere burua zaintzea ezinezkoa da banaka egiten badugu, norbere burua ezagutzea besteekin harremanean lortzen da, horregatik berrezkuratu beharra dago elkar-zaintza eta komunitate sena indartzea. Elkarrekin komunitate sarea eraikiz ongizatearen osagai ezberdinak lortzea errazagoa da (Seligman-en egokitzapena, 2011): bizitzari zentzua bilatzea, bizitzaren ondorioak (erronkak, ostopoak) jasangarriagoak izatea konpartitzen direnean, bizi-poza elikatzea, emozio desatseginak kudeatzea, konpromesu sena garatzea, gizarte edo taldeko parte izatea sentitzea, …

Es fundamental crear redes de cuidado y apoyo mutuo.

Elkar zaintzeko eta laguntzeko sareak eraikitzea

Nahiz eta Osasun Publikoko arazoa izan gaur egun Osasun Mentala eta Ongizate Emozionalaren arazoa, erakundeek beraien lana egiten duten bitartean, denon esku-hartzea garrantzitsua da, bakoitzak ahal duen neurrian beti dago zerbait egin dezakeguna elkar-zaintza eta elkar-laguntzarako harreman sare bat eraikitzeko. Eskuahartze eredu asistentzialak gaixotasunari edo gaitzari (“patologia”) ekiten dio baina prebentzio eta sustapenak ikuspegi sozio-sanitarioaren aldean jartzen gaitu.

Eskerrik asko Goiena Telebista eta Puntua Aldizkaria ongizate emozionalarekin lotutako gaiak azaleratzeagatik duintasunez eta errespetutik. Gizarte aldakor honetan, non pertsona askok estresa, aldaketa azkarrak eta ziurgabetasuna dituzten, inoiz baino garrantzitsuagoa da gai horiek ikusaraztea, laguntza bilatzea normalizatzea eta horiek indartzeko ohiturak eta inguruneak sustatzea. Eta guzti hori errazagoa da sare komunitarioa indartuz eta prebentzioa sustatuz.

Osasun mentala eta ongizate emozionala zaintzea ez da luxu bat: inbertsio pertsonala, soziala eta kolektiboa da.

Idoia Madarieta, psikologoa, psikoterapeuta

Filed Under: Psikologia

Itzuli
Next Post
Reader Interactions

Utzi zure iruzkina Cancel reply

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Nahitaez bete beharreko eremuak * ikurraz adierazita daude

Footer

Non gaude

Vitoria-Gasteiz
Errekatxiki kalea 4
Pje. Postas 32-2 esk.

Bilbo
Iparragirre kalea 54, 1. solairua, 6. bulegoa

Ordutegia, astelehenetik ostiralera: 8:30etatik 20:30etara.

Tel.:  945 266 366
kooperatiba@ediren.com

Gure buletinera harpide zaitez

  • Facebook
  • Instagram
  • LinkedIn
  • Twitter

© Ediren Cooperativa de Salud

  • Pribatutasun politika
  • Cookie-politika
  • Lege-oharra
Gestionar el consentimiento de las cookies
Para ofrecer las mejores experiencias, utilizamos tecnologías como las cookies para almacenar y/o acceder a la información del dispositivo. El consentimiento de estas tecnologías nos permitirá procesar datos como el comportamiento de navegación o las identificaciones únicas en este sitio. No consentir o retirar el consentimiento, puede afectar negativamente a ciertas características y funciones.
Funcional Always active
El almacenamiento o acceso técnico es estrictamente necesario para el propósito legítimo de permitir el uso de un servicio específico explícitamente solicitado por el abonado o usuario, o con el único propósito de llevar a cabo la transmisión de una comunicación a través de una red de comunicaciones electrónicas.
Preferencias
El almacenamiento o acceso técnico es necesario para la finalidad legítima de almacenar preferencias no solicitadas por el abonado o usuario.
Estadísticas
El almacenamiento o acceso técnico que es utilizado exclusivamente con fines estadísticos. El almacenamiento o acceso técnico que se utiliza exclusivamente con fines estadísticos anónimos. Sin un requerimiento, el cumplimiento voluntario por parte de tu Proveedor de servicios de Internet, o los registros adicionales de un tercero, la información almacenada o recuperada sólo para este propósito no se puede utilizar para identificarte.
Marketing
El almacenamiento o acceso técnico es necesario para crear perfiles de usuario para enviar publicidad, o para rastrear al usuario en una web o en varias web con fines de marketing similares.
  • Manage options
  • Manage services
  • Manage {vendor_count} vendors
  • Read more about these purposes
Ver preferencias
  • {title}
  • {title}
  • {title}
Eskatu Hitzordua
Ikastaroak