• Skip to primary navigation
  • Skip to main content
  • Skip to footer

Ediren

Cooperativa de Salud

  • Eskatu
    hitzordua
  • Ikastaroak
  • Español
  • Facebook
  • LinkedIn
  • Twitter
  • Ezagutu gaitzazu
    • Ediren
    • Lantaldea
    • Norekin ari gara
    • Ekitaldiak
  • Osasun mentala
    • Psikologia
    • Psikiatria
  • Fisioterapia
    • Talka-Uhinak
    • Osteopatia
    • Ariketa Terapeutikoa
  • Beste zerbitzuak
    • Hezkuntza zerbitzuak
    • Osasunari buruzko tailerrak
    • Profesionalentzako prestakuntza
  • Ikastaroak
  • Bloga
  • Harremanetarako
Hemen zaude: Hasiera / Psikologia / Zainketak eta errua

16 Iraila, 2025 ediren Utzi zure iruzkina

Zainketak eta errua

Mendeko pertsonen zaintza

Menpekotzat hartzen dira muga fisiko, kognitibo eta/edo sensorialengatik eguneriko jarduerak egiteko laguntza behar duten persona gustiak. Definizio honekin ,berehala burura datorkigu   zahartzaroan gerta daitekeen narriadura kognitiboa eta fisikoa.

las personas dependientes necesitan cuidados

Zenbait pertsonek etengabeko arreta behar dute haurtzarotik hasita  edo, egun batetik bestera, autonomo izatetik mendeko izatera pasatzen dira, istripu baten ondorioz, besteak beste.

Bizitzaren eremu honetan, zaintzaren arloan, generoaren gaia ere protagonista da. Azken urteotan gizonen eta emakumeen arteko banaketa zuzenagoa izan den arren, Estatistiken Institutu Nazionalaren (EIN) azken datuen arabera, emakumeek hartzen dituzte  zaintza horien zatirik handiena. Mendeko senitarteko zaintzeaz arduratzeko arrazoietako batzuk zailtasun ekonomikoekin edo pertsona jakin horren beharretara egokitutako baliabiderik ezarekin zerikusia duten arren, arrazoi nagusia senidea pertsonalki zaindu nahi izatea da oraindik ere, gizarteak “zaintzaile” gisa izendatutako rol horretatik.

las mujeres siguen siendo el mayor porcentaje de las personas cuidadoras

Zaintzailearen estresa

Mendekotasuna duen pertsona bat zaintzeko etengabeko arreta behar da, eta, batzuetan, etengabeko ahalegin fisikoa. Eskakizun horiek direla eta, gizarte- eta aisialdi-jarduerak gero eta mugatuagoak izan daitezke. Zainketak jasotzen dituen senidearekiko haserrea eta frustrazioa ere ager daitezke, baita gainerako munduarekiko suminkortasuna ere.

Narriadura -prozesuari buruzko zalantzak eta egunerokotasunean sortuko diren zailtasunak  etengabe ager daitezke. Une honetan plantea daiteke beste kanpoko -baliabide edo -laguntza baten beharra.

Zaintzeko autozainketa

Senideak behar dituen zainketek zaintzailearen denbora edo gaitasunak gainditzen dituzten unea iristean, baliteke behar adina ez egitearekin eta gatazkaren barne-sentsazioa lotutako ideiak agertzea, hau da, atsedenari lehentasuna ematearekin edo dena dagoen bezala mantentzearekin lotutakoak, mendekotasuna duen pertsonari ondoeza sortzeko arriskurik ez hartzeko. Edonola ere, zainketarako laguntza eskatzean pentsatseak sentsazio desatzegina ekar dezake: Errua

Contar con ayuda externa para cuidar puede genera culpa.

Erru horrek, jatorri bat baino gehiago izan ditzake:

  • Lehen postuan jartzeagatik berekoia sentitzea.
  • Egoerari aurre ezin egiteagatik inpotentzia sentitzea, eta abar.
  • Inguruaren erreakzioak ere areagotu edo gutxitu egin dezake; izan ere, adituen laguntza izatera animatzen duten mezuak jaso ditzakegu edo familiak beti zaintza onena emango duela diotenak

Kontuan izan behar dugu, pertsona maitatuarentzat eskuragarri egon ahal izateko, beharrezkoa dela energiarekin eta gai izatearekin topo egitea, eta hori autozainketarekin bakarrik lortuko da.

Llevar a una persona dependiente a una residencia es una manera de cuidar a la persona que cuida

Nola desegin errua

Senidea zaintzeko egoitza, eguneko zentroa edo antzeko baten beharra  planteatzen denean, egoera  konplexua delako  eta zaintzailearen trebetasunak nahikoak ez direlako da. Guztiz normala da gaindituta sentitzea hain egoera zailari, hots,  pertsona batekiko mendekotasunari aurre egiteko ezagutzarik eta esperientziarik ez dugunean.

En muchas ocasiones son familiares quienes cuidan a personas dependientes.

Hona hemen aholku batzuk doaz, erruak erabakiak hartzea  galaraz ez diezagun:

  • Senitartekoa baliabide espezifiko batera eramateko erabakia hartzea zaintzen jarraitzeko modu bat da, baina egungo egoeretara egokituta, eta abantaila bat du: hobeto atseden hartu ahal izango duzu, eta gustuko duzun jardueraren batean eman ahal izango duzu denbora. Hartara, gehiago gozatu ahal izango duzu zure senidearen konpaniaz, berriro elkar ikusten duzuenenan
  • Animatu sentimendu horretan murgiltzera eta benetan zalantzak  sortzen dizkizuna zer den jakitera. Gailuko profesionalek nola lan egiten duten jakin behar duzu? Bisitatzea gustatuko litzaizuke? Bildu galdera horiek guztiak eta bilatu informazioa horiek ebazteko. Ziur aski ikusiko duzu erruak bidea ematen diola maite duzun pertsonaren ongizatea bermatzeko ahal duzun guztia egiten ari zarela jakiteari.
  • Hitz egin beste zaintzaile batzuekin eta partekatu zuen bizipenak. Ikusiko duzu ez zarela horrelako zalantzak eta sentimendu anbibalenteak dituen bakarra. Partekatu eta esplizitu egin ahal izateak arinago eta erru gutxiagorekin sentitzea ahalbidetuko dizu.

Fdo. Leire Meabe, psikologoa

 

Filed Under: Psikologia

Itzuli
Next Post
Reader Interactions

Utzi zure iruzkina Cancel reply

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Nahitaez bete beharreko eremuak * ikurraz adierazita daude

Footer

Non gaude

Vitoria-Gasteiz
Errekatxiki kalea 4
Pje. Postas 32-2 esk.

Bilbo
Iparragirre kalea 54, 1. solairua, 6. bulegoa

Ordutegia, astelehenetik ostiralera: 8:30etatik 20:30etara.

Tel.:  945 266 366
kooperatiba@ediren.com

Gure buletinera harpide zaitez

  • Facebook
  • Instagram
  • LinkedIn
  • Twitter

© Ediren Cooperativa de Salud

  • Pribatutasun politika
  • Cookie-politika
  • Lege-oharra
Gestionar el consentimiento de las cookies
Para ofrecer las mejores experiencias, utilizamos tecnologías como las cookies para almacenar y/o acceder a la información del dispositivo. El consentimiento de estas tecnologías nos permitirá procesar datos como el comportamiento de navegación o las identificaciones únicas en este sitio. No consentir o retirar el consentimiento, puede afectar negativamente a ciertas características y funciones.
Funcional Always active
El almacenamiento o acceso técnico es estrictamente necesario para el propósito legítimo de permitir el uso de un servicio específico explícitamente solicitado por el abonado o usuario, o con el único propósito de llevar a cabo la transmisión de una comunicación a través de una red de comunicaciones electrónicas.
Preferencias
El almacenamiento o acceso técnico es necesario para la finalidad legítima de almacenar preferencias no solicitadas por el abonado o usuario.
Estadísticas
El almacenamiento o acceso técnico que es utilizado exclusivamente con fines estadísticos. El almacenamiento o acceso técnico que se utiliza exclusivamente con fines estadísticos anónimos. Sin un requerimiento, el cumplimiento voluntario por parte de tu Proveedor de servicios de Internet, o los registros adicionales de un tercero, la información almacenada o recuperada sólo para este propósito no se puede utilizar para identificarte.
Marketing
El almacenamiento o acceso técnico es necesario para crear perfiles de usuario para enviar publicidad, o para rastrear al usuario en una web o en varias web con fines de marketing similares.
  • Manage options
  • Manage services
  • Manage {vendor_count} vendors
  • Read more about these purposes
Ver preferencias
  • {title}
  • {title}
  • {title}
Eskatu Hitzordua
Ikastaroak