Gure kooperatibak pertsona bat behar du bere profesional-taldean, ikastetxeetan adikzioen prebentziorako eta sexu–hezkuntzarako hitzaldiak eta tailerrak emateko, profil honekin:
- Diplomatura, lizentziatura edo gradua izatea osasun, hezkuntza edo psikologia adarrekin, pedagogiarekin, gizarte lanarekin edo gizarte hezkuntzarekin zerikusia duten arloetan.
- Nerabeekin edo/eta gizarte-arloan lan egiten esperientzia izatea.
- Taldeak bideratzen jakitea.
- Balioetsiko da esperientzia izatea prebentzio unibertsaleko eta prebentzio selektiboko jardueretan edo mendekotasun-arriskuak murrizteko jardueretan.
- Euskara eskakizuna: C1
Berehala lanean hastea.
Goizeko ordutegia
Lanaldi erdia.
Profil horretan sartzen bazara eta postuan interesa baduzu, curriculuma bidal dezakezu, baloratu eta ondoren hautatzeko, helbide elektroniko honetara: curriculum@ediren.com
Mila esker!
Utzi zure iruzkina