• Skip to primary navigation
  • Skip to main content
  • Skip to footer

Ediren

Cooperativa de Salud

  • Eskatu
    hitzordua
  • Ikastaroak
  • Español
  • Facebook
  • LinkedIn
  • Twitter
  • Ezagutu gaitzazu
    • Ediren
    • Lantaldea
    • Norekin ari gara
    • Ekitaldiak
  • Osasun mentala
    • Psikologia
    • Psikiatria
  • Fisioterapia
    • Talka-Uhinak
    • Osteopatia
    • Ariketa Terapeutikoa
  • Beste zerbitzuak
    • Hezkuntza zerbitzuak
    • Osasunari buruzko tailerrak
    • Profesionalentzako prestakuntza
  • Ikastaroak
  • Bloga
  • Harremanetarako
Hemen zaude: Hasiera / Berriak / Jarduera fisiko komunitarioa

9 Ekaina, 2026 ediren Utzi zure iruzkina

Jarduera fisiko komunitarioa

Osasuna, elkarbizitza eta auzo sentimendua

Gizarte gero eta azeleratu eta indibidualizatuago batean, jarduera fisiko komunitarioek balio jakin bat hartzen dute, ariketa fisikoa baino askoz gehiago. Gure auzokideekin batera oinez ibiltzeak eta kirol-jarduera batean parte hartzeak, osasun fisikoa hobetzen laguntzeaz gain, gizarte-loturak sendotzen ditu, bizikidetza sustatzen du eta komunitate bateko kide izatearen sentimendua indartzen du.

Jarduera fisikoa erregulartasunez egitea da gaixotasunak prebenitzeko, bizi-kalitatea hobetzeko eta ongizate emozionala sustatzeko tresnarik eraginkorrenetako bat. Hala ere, jarduera hori modu kolektiboan garatzen denean, etekinak biderkatu egiten dira. Ibilbide, elkarrizketa edo ahalegin komun bat partekatzeak adin, esperientzia eta errealitate ezberdinetako pertsonen arteko topaguneak sortzen ditu, auzo kohesionatuagoak, aktiboagoak eta osasuntsuagoak eraikitzen lagunduz.

Éxito de participación en la Marcha Ediren en favor de la salud comunitaria

Komunitatearekiko konpromisoa

Filosofia horrekin sortu zen Ediren Herri Martxa, Juan Luis Zunzuneguiren omenez; urtero antolatzen dugun ekimena da, bizi-ohitura osasungarriak sustatzeko eta, aldi berean, komunitate bat indartsu egiten duten printzipioei balioa emateko: elkartasuna, parte-hartzea eta inguruarekiko konpromisoa

Martxa kirol jarduera baino askoz gehiago bihurtu da urteen poderioz. Auzotarren topaketarako jardunaldia da, non familiek, gazteek, adinekoek eta elkarteek espazio komun bat partekatzen duten, auzoa elkarbizitzarako eta elkar laguntzeko leku bat dela erakutsiz. Ekimen horren bidez, Juan Luis Zunzunegui gogorarazi nahi dugu. Hark zioenez, “elikadura osasungarria eta ariketa fisikoa sendagairik onenak dira”, eta, hala, bizirik mantentzen du haren ondarea. Zunzunegui era un gran defensor de la actividad física, adaptada y personalizada a cada individuo, independientemente de sus limitaciones o sus determinantes.

Marcha popular Ediren Juan Luis Zunzunegui

Eguzkialdea Osasun Sarea

Horrelako ekitaldiek herritarren parte-hartzea bultzatzen dute, eta identitate kolektiboa indartzen dute. Martxan zehar ematen dugun urrats bakoitzak, komunitate bezala elkarrekin egiten dugun bidea ere sinbolizatzen du: errespetuan, lankidetzan eta osasunaren zaintzan oinarritutako bidea.

Zentzu horretan, Ediren Herri Martxa baliatzen dugu Eguzkialdea Osasun Sarea ere indartzeko, gure kooperatiba duela urte batzuetatik kide duena eta osasun-eragile guztiek osatzen dutena (gizarte-etxea, BIZAN, Parrokia, elkarteak, boluntarioak, etab.) judimendi, Babesgabe eta Aranako pertsonen osasun-zaintzak indartzeko lan egiten dutela egunero, batez ere adinekoenak.Marcha popular Ediren

Jarduera fisikoa, gizartea eraldatzeko tresna

Ediren-en uste sendoa dugu gizarte osasuntsuago bat eraikitzeko pertsonak batuko dituzten jarduerak bultzatu behar direla. Juan Luis Zunzunegui Herri Martxak kirola eta jarduera fisikoa gizartea eraldatzeko tresna bihurtu daitezkeela erakusten du, norbanakoaren eta taldearen ongizatea sortzeko gai direnak.

Hori dela eta, herritar guztiak animatu nahi ditugu ekainaren 13ko goiza gurekin partekatzera. Ibilaldia jende guztiarentzat pentsatuta dago eta 6 kilometro ibiltzean datza, Judimendiko Parketik Salburuaraino. Goizeko 11etan hasten da, Judimendi Ikastetxearen ondoan. Bertan beroketa batekin hasiko gara eta ondoren Salburuako Parkera joango gara.

Bertan, Ediren-eko hainbat kide zain izango ditugu hornidura osasuntsu batekin (fruta brotxeta batzuk eta ur botilatxo bat), jolas batzuekin jarraitu ahal izateko eta Salburuako Parkean zehar ibilbide txiki bat egin ahal izateko, berriz ere auzora itzultzeko.

Abiertas las inscripciones de la nueva edición de la Marcha popular Ediren.

Parte-hartzaileentzako opariak egongo dira, eta beste sorpresa asko. Izena emateko epea irekita dago ekainaren 12ra arte, gure kooperatibak Errekatxiki 4an dituen lokaletan, 8:30etatik 20:30etara. Zuen zain gaude!

Leire Corres, fisioterapeuta.

Filed Under: Berriak

Itzuli
Reader Interactions

Utzi zure iruzkina Cancel reply

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Nahitaez bete beharreko eremuak * ikurraz adierazita daude

Footer

Non gaude

Vitoria-Gasteiz
Errekatxiki kalea 4
Pje. Postas 32-2 esk. (bulegoa)

Bilbo
Lutxana kalea 4, 4.solairua-esk. (3 bulegoa)

Ordutegia, astelehenetik ostiralera: 8:30etatik 20:30etara.

Tel.:  945 266 366
kooperatiba@ediren.com

Gure buletinera harpide zaitez

  • Facebook
  • Instagram
  • LinkedIn
  • Twitter

© Ediren Cooperativa de Salud

  • Pribatutasun politika
  • Cookie-politika
  • Lege-oharra
Gestionar el consentimiento de las cookies
Para ofrecer las mejores experiencias, utilizamos tecnologías como las cookies para almacenar y/o acceder a la información del dispositivo. El consentimiento de estas tecnologías nos permitirá procesar datos como el comportamiento de navegación o las identificaciones únicas en este sitio. No consentir o retirar el consentimiento, puede afectar negativamente a ciertas características y funciones.
Funcional Always active
El almacenamiento o acceso técnico es estrictamente necesario para el propósito legítimo de permitir el uso de un servicio específico explícitamente solicitado por el abonado o usuario, o con el único propósito de llevar a cabo la transmisión de una comunicación a través de una red de comunicaciones electrónicas.
Preferencias
El almacenamiento o acceso técnico es necesario para la finalidad legítima de almacenar preferencias no solicitadas por el abonado o usuario.
Estadísticas
El almacenamiento o acceso técnico que es utilizado exclusivamente con fines estadísticos. El almacenamiento o acceso técnico que se utiliza exclusivamente con fines estadísticos anónimos. Sin un requerimiento, el cumplimiento voluntario por parte de tu Proveedor de servicios de Internet, o los registros adicionales de un tercero, la información almacenada o recuperada sólo para este propósito no se puede utilizar para identificarte.
Marketing
El almacenamiento o acceso técnico es necesario para crear perfiles de usuario para enviar publicidad, o para rastrear al usuario en una web o en varias web con fines de marketing similares.
  • Manage options
  • Manage services
  • Manage {vendor_count} vendors
  • Read more about these purposes
Ver preferencias
  • {title}
  • {title}
  • {title}
Eskatu Hitzordua
Ikastaroak